Zizurkilera jai arratsaldeetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-006-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Adunan bi taberna zeuden, baina garai haietan ez zegoen tabernarako ohiturarik. Festetan eta horrelakotan joaten ziren tabernara. Igandetan Pasusenera joaten ziren, Zizurkilgo Elbarrena auzoan dagoen tabernara. Beranduago Hernanira edo Tolosara ere joaten ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: ADU-006/030
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Taberna giroa
Transkripzioa
- Ta ordun, uain bezela, tabernatan-ta ibiltzen al ziñaten?
- Ordun bi taberna bazian Adunan, baiño ez zan tabernako ohitturik. Pelotan eo... A, festetakuan bai, festetan tabernata juten zan jendia. Baiño, bestela, taberna uain bezela-ta ez zan ohitturik.
- Festetan bakarrik sartzen ziñaten taberna zuek?
- Beno, Adunaa´re ez giñan juten e, bestela. Zeatik eze elizaa´re Sorabilla juten giñan. Ta jaitan-o hola, berriz, hasi giñan Pasusenian o zean, Zizurkilko Elbarrena barriyuan, soiñuba jotzen zuen jaiyian-ta ta’re, ta horrea ta. Ta, gañuntzian, festak nun zian, harea: Sanixteban ta Sorabilla ta Billabona ta Andoain ta... dena hola inguruko festeta, Astiasu ta. Zizurkillea ez genun ohitturik, Zizurkillen ta Adunan denboa berian izaten baitia.
- Baiño jai atsaldetan bai Zizurkillea?
- Ez, ez, Zizurkillea ez.
- Jai atsaldetako soiñua ez, Elbarrena?
- A, harea bai.
- Fama zuen haiek, ezta?
- E?
- Jai atsaldetako soiñu-jotze haiek fama zuela Zizurkillen.
- Parte izaten zan udazkenetik hasi ta negun, ta ordun harea biltzen giñan denak, hemen inguruko jendia ta. Ta behin gero ezkeo, berriz, ba, Hernani ta. Gazte... gaztetan juten giñan horrea, soldaduska arte o, baiño gero Hernania ta, o Tolosa. Hoitan iten zan, osea, negun-ta´re jendia, inguru herri guztik biltzen zian Tolosa. Ta hemen behe aldekuak, berriz, Hernania, o Ollolume. Ta horrea juten giñen.
- Han ibiliko ziñaten neskei beira, ez? Aber ya ezkontzeko planak inda ta...
- Beira baiño dantzaa junda ta... dantzan ibili.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!