Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde

Donostia (Gipuzkoa) (1926-2017)

Biografia

Gros auzoko Artetxe Jenerala kalean jaio zen, eta hantxe bizi da orain ere. Aita donostiarra zuen, eta gerra aurretik Moderno garajean egiten zuen lana. Ama Urretxukoa zen, Donostiara neskame joana. Gerra aurretik Etxaide kaleko ikastolara joan zen Miren Josune, eta baita Iñaki Deunaren ikastetxera ere, Grosen bertan; euskaraz ikasten zen bietan. Gerraostean, berriz, Elizaranera joan zen, mojetara. Zazpi senidetan bigarrena, anai-arreben kargu egitea egokitu zitzaion nerabezaroan. Aita hirutan sartu zuten kartzelan, gerraostean, eta ama nahiko gazte hil zitzaien. 14 urterekin izebarekin josten ikasten hasi zen, etxean. Denak koskortuta zeudela, 39 urte zituenean, andereño hasi zen Zarautzen, ikastolan. Bi irakasle, 100 haurrekin. Lau urte egin zituen han, eta ondoren 23 Martutenen. Magisteritza titulua atera zuen, bere kasa, lana egiteari utzi gabe. Ezkongabea da.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-044 2009 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Zazpi senidetan bigarrena Bideoaren ikonoa
2 Umetako jolasak eta lehengo Gros Bideoaren ikonoa
3 Gerra aurretik ikastolara Bideoaren ikonoa
4 Aita hiru aldiz preso Bideoaren ikonoa
5 Aita kartzelan zen bitartean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Elizarango mojen oroitzapen onik ez Bideoaren ikonoa
7 Josten ibili zen, etxeko kargu egitea egokitu zitzaion arte Bideoaren ikonoa
8 Arrain saltzaileak kalez kale Bideoaren ikonoa
9 Josten ikasi ala ofizinara lanera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Uracan lantegian lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 AndereƱo nola hasi zen Bideoaren ikonoa
12 Hasiera gogorra, Zarauzko ikastolan Bideoaren ikonoa
13 Martuteneko ikastolan 23 urte Bideoaren ikonoa
14 Kursaalean, poxpolinak Bideoaren ikonoa
15 Elizan ia dena erdaraz Bideoaren ikonoa
16 Martuteneko ikastola Bideoaren ikonoa
17 Martuteneko ikastolan, giro ona Bideoaren ikonoa
18 Gizonak elkartean, emazteak etxean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Groseko labaderoa Bideoaren ikonoa
20 Donostiako tranbia Bideoaren ikonoa
21 Errazionamendu garaia Bideoaren ikonoa
22 Lutoa eta ezkontzak Bideoaren ikonoa
23 Nerecan eta zezen-plaza Bideoaren ikonoa
24 Groseko lanbideak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Hautsekin egindako tortilla Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Urterik onenak, ikastolan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia