Bizikleta alokatu eta ibiltzen ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-035-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bizikletak alokatzen zituzten Zumarragan, eta horrela ikasi zuten ibiltzen. Pezeta kostatzen zen ordu erdia, baina dirurik ez zuten izaten eta gutxi ibiltzen ziren.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:00:43
- Erref: ZMG-035/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak
Transkripzioa
- Bizikletekin e, behien ibiltzen giñen alkilerren hartuta, ikasten. Elizkalen zan alkilerra, bizikletan alkilerra ta bizikletak konpontzen zittun. Joxe Miel Zumarraga.
- Eta han alkilatzen zenduen?
- E?
- Han alkilau?
- Alkilau, bai. Oseake orduerdin ibiltzea, pezta bat eo hola kobrau ohi zon, bizikletia ematen zon. Ta motil koxkorrak, badakizu, ikasten. Ta pixkat ikasitakon, ñoo! geo alkilerra pagatzeko dirua falta! Bestela gehiotan ibiliko giñenen.
- Ta alkilerra pagatzeko falta zunak, geo erosteko´re bai.
- Bai, hoi ba, hoi ba. Erosteko´re falta dirua ordun.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!