Zumarraga (Gipuzkoa)

Kaskarreko ederrak eta "¡Viva España!"k eskolan

Kaskarreko ederrak eta "¡Viva España!"k eskolan <p>Sei urterekin hasi zen eskolan. Zazpirekin komunio txikia. Kaskarreko ederrak hartzen zituzten eskolan. <em>Cara al Sol</em> kantatzen zuten sartu aurretik, bandera jasota. "&iexcl;Viva Espa&ntilde;a!" hots egiten zuen fraide batek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-035-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei urterekin hasi zen eskolan. Zazpirekin komunio txikia. Kaskarreko ederrak hartzen zituzten eskolan. Cara al Sol kantatzen zuten sartu aurretik, bandera jasota. "¡Viva España!" hots egiten zuen fraide batek.

Transkripzioa

- Inazio, ze rekuerdo dauzketzu eskolakok? Zenbat urtekin hasi ziñen eskolan?
- Eskolan? sei bat urtekin eo hola. Zazpi bete bae. Zazpi urtekin komunio txikiya ein.
- Ta ze rekuerdo eskolakok?
- Eskolakok? Hola, atzeatu xamarrak giñenai ta, kaskarreko earrak garai haitan. Ez zien asko bildurtzen ematen reglekin buruti behera.
- Bai? jotzen zizuen?
- Bai, bai. Ordun? Oin umeik ez da jotzen ordun bezela, e? Ordun gerra ondorea zan ta, ganau onak zeren haek. Eskolaa sartzeako, pation formau. Lau, lau eskola zeren, lau illara, ta kantatzen gendun `Cara al sol´.
- Hoi derriorra.
- Bai, bai, sartzeako. Banderia. Banderia jasotzen zan gora.
- Zenek jasotzen zun bandera? Eatako maisun batek?
- Ez, ez. Motil koxkor bat ipintzen zuen. Ta harek jaso, ta kantau hori. Ta azkenen bukatzen gendunen hermano batek esaten zon “¡viva España!” ta “¡viva!” danok hots eitten gendun ta, ala, barrura.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia