Usurbil (Gipuzkoa)

Aita Usurbildik 500 km-ra desterratu zuten

Aita Usurbildik 500 km-ra desterratu zuten 1939an, aita osabarekin batera hasi zen etxea berriro eraikitzeko planoak eta egin beharrekoak egiten. Hartan zebilela, desterratu egin zuten: Usurbildik 500 km-ra bizi behar zuen. Madrila joan zen bizitzera eta familia amarekin gelditu zen Zubietan; han ikasi zuten baserriko lanak egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-027-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1939an, aita osabarekin batera hasi zen etxea berriro eraikitzeko planoak eta egin beharrekoak egiten. Hartan zebilela, desterratu egin zuten: Usurbildik 500 km-ra bizi behar zuen. Madrila joan zen bizitzera eta familia amarekin gelditu zen Zubietan; han ikasi zuten baserriko lanak egiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hortako hasi zan segittun aita, teintainueve, hasi zan segittun. Osaba Austin han zeon, Frantzin zeon hua're, ... hua're junda zan, eta harrek ba erdi arkitekto, erdi ieltsero zan, obrak eta gustatzen zitzaiona, eta harrekin planuak eta danak in zittun. Etxi hau berrittu... Oriokua, Oriyon bizitzen baizan. Eta poiektua ta dana in eta etxi hau, jende asko omen zeon ordun lagundu nahi ziyona gure aaittai, ikusiz herriyan erdiyan etxia nola geldittu zan eskonbroak ateatzeko. Ta eskonbruak ateatzen ai ziala desterratu in zuen aitta. Bai, bai. Usurbildikan bostehun kilometrora ... bihar izandu zun. Ez zeon bertago bizitzeik ez zakan.
-Desterratu zeiñek desterratzen zun?
-Zeiñek desterratuko zun. Abertzalia zalako. Aintzen zein zeuden ordun hemen?
-Hemen alkatiak edo...
-Hemen, ez dizut esango zein hemen. Dozenerdi bat Usurbillen ikusi nahi ez zuenak.
-Desterratu ein zuten?
-Desterratu? Madriden egon zan aitta.
-Ze jun zan, bera bakarrik harea?
- ... ba!
-Familiyakin edo...
-Bai zea! Gu danak amakin Zubietan geldittu giñen. Kermanek nolabaitt bukatu zun karrera. Nolabaitt ez, zazpi urte Lekarozen in zittun. Ta geo aukeratu zun kimiko izatia ta geo Zaragozan egondu zan eta geo...
-Zenbat denboran egon zan Madriden zuen aita?
-Madriden? Urte terdi edo bi. El año cuarenta-cuarenta y uno hola izango zan. Ama gukin han. Danakin han. Eta morroiyak bizi zian. Ya neskamiak puxkana-pixkana juten eta guk han ikasi genun bizitzen eta lana iten. Eta lan iten han ikasi genun. Jexus Mari, Mikel, Agate ta ni gutxixeao, baip gu labak (laurak) bakoitza bee maillan

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia