Zumarraga (Gipuzkoa)

'Bar Ixabel': ordutegia eta guardia zibilen babesa

'Bar Ixabel': ordutegia eta guardia zibilen babesa <p>Tabernako ordutegiari buruz hitz egiten du. Tabernan iskanbilaren bat gertatzen zenean, guardia zibilak berehala etortzen ziren laguntzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-032-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tabernako ordutegiari buruz hitz egiten du. Tabernan iskanbilaren bat gertatzen zenean, guardia zibilak berehala etortzen ziren laguntzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asteburutan'e tabernatan baita, tabernan baita eoten ziñen?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ze ordutegi eukitzen zun tabernak, gauen ze ordutan ixten zan taberna?
- Berandu, berandu.
- Bai, berandu?
- Bai, tabernea irikitzen gendun goizeko seiretan egunero; eta itxi, ba, ordu batetan edo, hamabik, ordu batetan, bai.
- Eukitzen zenduen herrik jarritako aguazillik, edo baten bat, edo serenoa, edo baten bat ibiltzen zan taberna ixteko?
- Ez, ordun guardia zibille zan dana, guardia zibillek zeren, ta kuartela egon zan hor Urretxun. Eta zeozeren eskandalo o zeozer baldin bazan, guk seitun kuartelea hots eiten genun, eta guardia zibillek seitun etortzen zien. Bai, eta guardia zibillek gure etxen egon zien... Oain garai hontan ez; baiño, ordun, sukalden ta "como de familia". Ordun, ordun ez zeon oingo kontuik. Bai, guardia zibillak estimauta eukitzen gendun guk. Bai, gaiñea hak zerela etxen, gu eoten giñen trankil. "Un amparo". Trankil eoten giñen. Eta zeozer bagendun seitun abixau ta han zien seitun e? Guardia zibillak. Bai, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia