Elgeta (Gipuzkoa)

Ardo "txikitoa" baino, "baso haundixa" zen ohitura

Ardo "txikitoa" baino, "baso haundixa" zen ohitura <p>Udan dantzara joaten ziren, eta neguan frontoira. Txikiteoa ere asko izaten zen; tailerretik irten, eta 21:00 arte tabernetara. Eibarren ohitura handia zen "baso haundixa" hartzeko (txikiteoa baino, jarrita, baso haundia hartuz). Eta ugazabak eta beharginak, denak elkarrekin. Beraiek ere taberna jakinak izaten zituzten, eta baso haundia hartuz, jarrita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udan dantzara joaten ziren, eta neguan frontoira. Txikiteoa ere asko izaten zen; tailerretik irten, eta 21:00 arte tabernetara. Eibarren ohitura handia zen "baso haundixa" hartzeko (txikiteoa baino, jarrita, baso haundia hartuz). Eta ugazabak eta beharginak, denak elkarrekin. Beraiek ere taberna jakinak izaten zituzten, eta baso haundia hartuz, jarrita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, orduan, zuen plana eguenetan horixe zan?
- Bai, bai, bai, bai. Bueno… biharra-edo [bihar dan] moduan, ta gero hamabixetan lehen esan dana. Ta neguan frontoira.
- Frontoira?
- Bai. Arratietan. Eguen gabian, hamarretan, pelotia Astelehenan. Pelota partiduak. Ta gallinerora.
- Gora?
- Ba, ba… diruan zerak, gauzak. Ta, ba, gallineruan egoten giñuazen. Ta… orduan han goixan —gallinerua esaten gontsan— diru asko eskutik eskura jokatzen zuan, korredoriekin barik. Bueno…! Jentiak bost durokua ta… Bost durokua haundixa zuan, e, jokatzeko be! Banaka batzuk bai, Pako Frantsesak eta bai jokatzen juen. Biziko dok…
- A, ez dot ezautzen.
- Pako Frantsesa, bai, nere edade ingurukua dok ha. Biziko dok. Berak be pelotan asko eitten juan, e!
- Sasoi horretan diru asko egongo zan Eibarren, ez? Hor…
- Karo, ordu asko biharra! Hamar ordu gitxien eitten ebanak. Gutxien. Zortzi ordukorik ez jeuan; hamar ordu. Ta harek ordu bixak extra, pixkat ez bada be, extra. Ta jentiak, ba, ze esango deuat, ba? Askok Eibarren dirua jabillan. Ta zazpi terdiak arte biharra ein ta eskuak garbitzeko asti barik teillarretik orduan. Ta tabernetara juan ta txikiteua edo… Eibarren ohittura asko jeuan baso haundixian erateko. Baso haundixian. Ogi zati bat edo gazta punta bat edo zeozekin. Bai.
- Txikitua baiño, baso haundixa?
- Bai. Behin edadian pixkat —ez jakixat, ba, nik— berrogei bat urtera edo hogeta hamarretik gora edo, jarritta jente asko. Uezaba ta bihargiña. Kontu, e!
- Bai, e?
- Bai, bai, bai. Han ez jeuan distinziñorik taillarreti urtendakuan.
- Eta hori espeziala zan? Eibarren bakarrik gertatzen zan edo Bergaran edo…?
- Bergaran be egongo zian. Karo, guk Eibarko barri ikasi giñuan. Ta ikusi. Geu be, ba, apopillo. Ta zazpi terdietan taillerretik urten ta, ba, zortzi terdiak edo bederatzirak arte tabernan. Ta geu be… txikiteuan nekez eitten giñuan geuk be. Taberna [hartuak]: lehelengo Txokuan hasiko giñuazen, gero Valentiñanian. Valentiñana plaza aurrian jauan. Bueno, nik ezautu najuan Bidebarrixetan be bai. Baiña plazia barrixa ein zanian, haintxe plaza aurrian ifini juan tabernia. Ta ohittuta jeuan lehen… Bidebarrixetatik entradia jakan harek, Muñoaneko dendian ingurutik. Ta plazia behian ta berak tabernia goixan. Ta plazako jente dana, ba, kafietesnia edo orduan usatzen zana hartzera androk edo gizonok edo danak etorten zittuan. Ta gero plaza aurrera pasau zuan. Oin ez [jakixat] caja de ahorros-en bat edo bankun bat edo zer daon Valentiñanian. Oin… Bai. Ta guk urtiak ein giñuazen han. Ba, hantxe. Geuk be baso haundixoi edo… Ba!
- Zuek be ohittura hori hartu zenduen?
- Karo, txikituori, ba, ezpanak busti orduko husten zuan ta…
- Asko ibili bihar…
- Ibili ta… Ba! Hantxe jarritta jokuan ein… Ta afaltzeko ordua allegatzen zanian, etxera.
- Ta Elgetako jende asko egongo zan holan…?
- Gu… Elgeta, Angiozar… gero Oñati aldekon bat be… basarrrittarrak. Ta gu dozena bat lagun inguru egoten giñuazen kuadrillan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia