Zumarraga (Gipuzkoa)

Aginagako apaizak

Aginagako apaizak <p>Aginagan ezagutu dituen apaizak izendatzen ditu. Asko aldatzen ziren. Azkena apaizetatik irten zen. Orain fraidea etortzen da hilean behin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aginagan ezagutu dituen apaizak izendatzen ditu. Asko aldatzen ziren. Azkena apaizetatik irten zen. Orain fraidea etortzen da hilean behin.

Transkripzioa

- Justina, esan dezu apaizak ematen zola eskola.
- Bai.
- Apaiza nungoa zan, hemengoa?
- Apaiza zan nik lehelengo ezautu nonen Joxe Larrea, hori zan Beasaingoa. Joxe Larrea. Eta gero zan, gero Ataungo bat egon zan, don Segundo Dorronsoro. Hori Beasaiñen uste det egon zala gero bikariua o. Bikario uste det egon zala. Hor hil ein zan hori, Beasaiñen. Uste det hil zala, e? Eta gero ezautu nun don Gonzalo, Plazentziko bat. Bai, haura egon zan… ni ezkondu nitzenen hura zeon. Eta gero etorri zan beste bat Andoaingoa o, Julian Prieto zeukan… apelidua zeukan. Haura. Apaiz asko aldau zian hor. Geo egon zan Larrañaga, Zumarragako bat, Joxe Maria Larrañaga. Eta atzena egon zan, geo egon zan zeako bat, Albizturko bat, oin apaizetati ertenda dao haura, Urretxun bizi da: Emiliano Elola. Eta gero harrezkeo, ba, fraillia etortzen da. Oin mezia ematen-ta etortzen da… Hillen behin bakarrik daukuu mezia oin, e? Nahikua da!
- Garai baten nahikoa ein zenduen, gaiñera, ta.
- Garai baten jun ber zendun mezetaa goizen, jai goizen mezetaa. Goizeko zortziretan eo zazpi t´erditan eo hola eoten zan goizeko mezia. Atsalden errosariotaa eta juten ez baziñen, komerik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia