Pilar Ormazabal Otaegi

Zumarraga (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Zegamako Olaberri etxean jaio bazen ere, jaioberritan Zumarragara eraman zuten. Hainbat etxetan bizi izan ziren: Benta etxean eta Uresaundin, esaterako. Gurasoak zegamarrak zituen; aita Azkonietakoa eta ama Olaberriakoa. Ama Beasaingo tren-geltokiko trenbide-pasabidean aritu zen lanean, eta aita ere 'Renfe'-ko langilea zen. Eskolan, karidadeko mojetan ibili zen; eta, gerora, eskola partikularrean, Zumarragan bertan. Gazterik joan zen neskame: Donostiako 'Hotel Correo'n eta Mutrikuko 'Txomin Enea' tabernan aritu zen, besteak beste. 21 urte zituela hartu zuten, etxeko denen artean, Zumarragako 'Isabel' taberna ezaguna; bertan, 17 urtez aritu ziren lanean. Isabelek, hura utzi eta zerbait berria egin asmotan, 'Golden' dantzalekua ireki zuten. 27 urtez bertan aritu zen lanean. Dantzalekua gaur ere zabalik dago, eta oso ezaguna egin zuten Zumarraga eta inguruetan. 25 urterekin ezkondu eta bi alaba izan zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZMG-032 2011 Urretxu eta Zumarragako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoak trenbideko langileak Bideoaren ikonoa
2 Zumarragan, hainbat etxetan bizitakoak Bideoaren ikonoa
3 Moja baten oroitzapen txarra Bideoaren ikonoa
4 Mojaren omenaldira ez joateko erabakia Bideoaren ikonoa
5 Euskara gutxietsita Bideoaren ikonoa
6 Mojen bereizketak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 14 urterekin, neskame Tolosara Bideoaren ikonoa
8 Tolosatik Donostiako hotel batera lanera Bideoaren ikonoa
9 Mutrikuko 'Kilos' tabernan lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 'Bar Ixabelen' ardura hartu zutenekoa Bideoaren ikonoa
11 'Bar Ixabel'-en, hasieran Bideoaren ikonoa
12 'Bar Ixabel': ordutegia eta bezeroak Bideoaren ikonoa
13 'Bar Ixabel': Zumarragako lehenengo pintxoak Bideoaren ikonoa
14 Angulak txerri-janetarako Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 'Bar Ixabel': ordutegia eta guardia zibilen babesa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Zumarragara tren-geltokiek ekartzen zuten bizia Bideoaren ikonoa
17 'Bar Ixabel': kontabilitatea Bideoaren ikonoa
18 'Bar Ixabel' tabernatik 'Golden' dantzalekura Bideoaren ikonoa
19 'Golden' dantzalekuko ohiturak Bideoaren ikonoa
20 'Golden' dantzalekuko musika eta gazteak Bideoaren ikonoa
21 Dantza-pistako ohiturak Bideoaren ikonoa
22 'Golden' dantzalekura sartzeko baldintzak Bideoaren ikonoa
23 Zumarragako tabernak lehen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia