Ternuan, arrantzaleen zerbitzura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-099-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arrantzaleen zerbitzura egotea zen bere lana Ternua inguruan. 3000tik gora arrantzale zeuden, gehienak galiziarrak, baina euskaldunak ere asko. Euskaldunak ondo ikusita zeuden hasieran; gero hemengoek arrain larregi harrapatzen zutela-eta saltsa sortu omen zen. Mapan erakusten du irla bakoitza non zegoen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko apirilaren 24a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ZUM-099/029
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Kanpora lanera , Itsasoa » Arrantza motak » Alturako arrantza
Transkripzioa
- Han zein zan zure zure lana edo eguneroko…?
- Bai, bueno, ba, bai, bai, ba arrantzalien zerbitzun egotia. Esaten dizut /esateizut/ 3500 zeuden galleguak eta euskaldunak, hartuta danak; gehien-gehienak mariñelak galleguak zian, baiño gero euskaldunak´e bai. Euskaldunak gehio zian ofizialak, batez ere, Donostiko batzuk bazeuden, Ondarru eta Lekeitioko zeak, urte asko eraman dituztenak han, e. Eta ni egon nintzan, ba, haien zerbitzuan, lehorrian, fabore gehio egiten zalako, e? medikuangana juteko, e... uf... teknikoakin laguntzeko han zean reparazio gauzak zeudenian eta... bai. Baiño Saint Pierre izan da guretzako ba gure bigarren etxia bezela. Oso ondo hartuta zeuden. Gero gauza pixkat zea egin zan, nahastu egin zan, atera zianian, ba, zea, hemengo barkuak danak asko harrapatzen zutela, gehiegi, eta"esquilmal" ta gauza hoiek danak eta orduan, ba, zeak, ez giñan han ondo ikusiak izan, baiño hasieran bai. Baiño Saint Pierren bai, e. Saint John's-en pixkat diferentia izandu zan, baiño Saint Pierren bai. Eta hor da uharte hortan, Terranovako uhartian, Newfoundland, e? hemen daona, hoixe, Newfoundland. Beitu, esango dizut non daon. Aber, hemen ixkiña hontan Saint John´s dao, e? Saint John's. Eta hemen behian, honen, mutur honen bi zea txikiyago hoiek dia San Pierre et Miquelon. Eta hor izandu zian euskaldunak, bai. Hau ya Port au Port bat portua ta hau da [estuekin egin dioenak euskaldun arraza] baiño hau hamasei, hamasei-hamazazpigarren mendekuak dia hauek danak, e? Beaien... bai, ba, hauek danak, euskaldun izen kutsuko izenak port au choix portutxoa hemen da. Port au choix, beaiek inglesak aldatu izena…
Egilea(k): Jon Urruzuno (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!