Joseba Beobide Arburua
Zumaia (Gipuzkoa) (1937-2023)
Biografia
Gerra garaian jaio zen San Pedro kalean. Julio Beobide eskultore ezagunaren 4 seme-alabetatik hirugarrena. Zuloaga, Uranga eta Txomin Agirreren hurbilekoa izan zen bere aita; gaur egun bere izena daraman pasealekuan dagoen Kresala etxean zuen teilerra. Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 8 urteren ostean, 1962. urtean, apaiztu eta Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966. urtean, Ternuara joateko eskaintza egin zioten bertako euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, Pasaia zen bakailaotako portu garrantzisuenetakoa eta. Guztira 22 urtez egon zen arrantzaleen zerbitzura Saint Pierre et Miquelon-en eta Saint John`s-en. Bertako bizipenetan oinarrituta, "Hombres de Terranova. La pesca del bacalao. 1926-2004" liburua argitaratu zuen Rosa García Orellánekin batera. Handik bueltatu eta Pasaiako San Pedron eta Donibanen egon zen Santurtziko Stella Mariseko ardura hartu aurretik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-099 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez | ||
ZUM-100 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute