Zumaia (Gipuzkoa)

Atuna latetan jartzeko prozesua

Atuna latetan jartzeko prozesua <p>Atunaren prozesua askoz azkarragoa da, goizean prestatu eta gauerako jateko prest egoten baita. Atuna ekarri eta matxetearekin kentzen zioten burua eta tripak ere kendu egiten zitzaizkion. Gero, binagretan jarri beharrekoa makinarekin egiten zen. Bestela, lehenbizi egosi eta gero frijitu egiten zen ondoren latetan sartzeko. "Ba&ntilde;o Maria" eman eta jateko listo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-058-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Atunaren prozesua askoz azkarragoa da, goizean prestatu eta gauerako jateko prest egoten baita. Atuna ekarri eta matxetearekin kentzen zioten burua eta tripak ere kendu egiten zitzaizkion. Gero, binagretan jarri beharrekoa makinarekin egiten zen. Bestela, lehenbizi egosi eta gero frijitu egiten zen ondoren latetan sartzeko. "Baño Maria" eman eta jateko listo.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Atunak beste lan bat du, ordia, ezta?
- Atunak, bai. Atunena azkarro iten da. Atuna goizian sartu ta gabian jateko lixto dao. Atuna bai.
- Zer da, egosi ta…?
- Bai, egosita o prijituta. Bueno, lehenengo hura´re, uan beste mou batea, beste ontzi batzuk ta beste gauza batzuk dazke. Baiña guk iten giñun etorri ta harei´re burua kendu. Matxetekin lurrian jotzen zuen emakumiak abilidadia zakenak, ta indarra. Bi zartada o eman ta mahai gaiñian burua kendu ta tripak´e bai, tripak ertentzen didxoe, osoik ertentzen didxoe. Zeoze-zeoze gelditzen zako, baiña gitxi. Eta geo ya zearako, segun ze latetako, olidxotako dan o binagretako dan, binagretakua makina batian ebakitzen da. Egosi tajada osuak iten dia eta geo prejitu, segiduan prejitzen da. Ta geo sartu latan, "baño maria" eman ta hoztutzen danian, listo jateko. Antxoak lotan eon behar dun bezela, atuna goizian sartu ta illuntzian ya listo.
- Jateko.
- Jateko listo dao.
- Eta dana Ortizenian eiten zan? Egosi ta latan sartu ta dana.
- Bai, bai, bai, bai. Guk dana, osoik, bertan. Etortzen zan atuna osua ta ertentzen zun ya latian, kajan sartu ta kamioian.
- Kajan sartu ta enbalatu ta dana.
- Dana, dana, dana.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia