Bermeo (Bizkaia)

Kontserba-lantegiko funtzionamendua

Kontserba-lantegiko funtzionamendua <p>Lantegian egiten zuen lana azaltzen du erabiltzen zituzten makinen funtzionamendua azalduz. Behargin gehienak andrazkoak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-085-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lantegian egiten zuen lana azaltzen du erabiltzen zituzten makinen funtzionamendua azalduz. Behargin gehienak andrazkoak ziren.

Transkripzioa

- Ze biher eitten zan bertan, danetarik? Arraiñe garbittu, filetiek ein...
- Bueno, atune, atune lelau ba datorrenien atune ba ha atune goberna ein bihar dozu /bizu/. Tripiek eta gauzek ta zerin, burue kendu matxetagaz ta tiñetara etxa ta garbittu. Gero, makiñetara etxa bihar die /bide/ trontxoiek-eta eitteko, bai. Ta harek trontxoiek emoten ezan dotsazun /zatsun/ ba gatza tiñetan, ta gero, parrilletan plega. Gero, harek parrilletan ta bai zeretan bere gero, tosta ta tostaten danien ba, harek bajoiek-eta ein bihar duu /bidu/ imiñi lekutan hotzittuteko-ta. Hara, parorik be ez dau farbiken esatilez biharrien, ez dakozu parorik be. Gero emoten ezan doskun ordu laurdentxu, ordu laurdentxu meridxandie dxateko atsaldien.
- Iloba: Baie hori gero.
- Gero, bueno
- Iloba:Zaharra ezan zaranien.
- Baie aurduen, aurduen ezan da
- Iloba: Baie gaztetan ezuie okin
- Gaztetan ez da egon holakorik. Gaztetan ez da egon holan.
- Iloba: konta ordun sasoiko...
- Ez da gaztetan holakorik. Auntxek, auntxek dauz horrek gauzek, auntxek auntxek.
- Ta bihergin asko han?
- Bihar asko.
- Ta bihergiñek?
- Bihergiñek neurelez. Danak, danak bardin.
- Baie zemat ziñien?
- Asko, asko, asko.
- Andrazkuek?
- Ba, danak andrazkuk ta gizonak okitzen ezan dun lagunduten ta honek, latak-eta ataten ta bagoiek-eta lagunduten bagoietan-ta lagunduten, bai. Gizonak be bihar asko.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia