Hondarribia (Gipuzkoa)

Hondarribiko kontserba lantegietan, antxoa

Hondarribiko kontserba lantegietan, antxoa <p>Hondarribian ere izan ziren bi lantegi. Antxoari burua kendu eta gatzetan jarri. Salmuera eta pisua. Atunak lan gutxiago du. Ez daki kontserbak nora eramaten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondarribian ere izan ziren bi lantegi. Antxoari burua kendu eta gatzetan jarri. Salmuera eta pisua. Atunak lan gutxiago du. Ez daki kontserbak nora eramaten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen ere bazien bi…
-Bai! Bi fabrika. Bai. Ta amore eman zuten. Ez zuten denbo askorik egin.
-Hor ibilli zea, sekula?
-Batian ibilli naiz. Nere ahizpa Ines ta biyek. Zertik gure koñadua patroia zen, ta lagunak bihar zirela fabrikara fateko, laguntzera, ta juan giñen gu, bi ahizpak eta beste […], biñon denbo gutxi in zigun. Aguro amore eman zuen.
-Han ze? Antxua ala…
-Antxua ta… Antxua! Antxuantzat, bai.
-Ta ze iten zen? Burua kendu…
-Bai. Burua kendu ta gero lajatzen zigun zerian, gero handikan hartu, eta zeratan jarri [latatan]. [Nik latatan], gu gehiena ibilli ginen, gehiena ibilli naiz burua kentzen.
-Burua kentzen?
-Burua kentzen. Bai. Guri ematen zigun beti lana burua kentzen. Ta beste batzuk, haiek, urte askuan ibiltzen zieneki beste gauzak, fiñaguak itten zuten. Bai, bai.
-Ze iten zen? Burua kendu ta jarri ta gero gatza…
-Gatza, ta gatza berriz jarri dena taka-taka, gero berriz gatza bota, uan gure illobak eitten duen bezela. Gero itten du, pasatzen denian denbora, ekartzen du beste itxetikan ta itten dittu denak garbittu, ta itten ttu oliyotan jarri. Lan asko du, e!
-Salmueran ittiak?
-Bai. Lan asko, bai.
-Klaro. Ta hori ordun, burua kendu ta osorik?
-Bai, osorikan, bai, osorikan. Itten zuzun mixi jarri gatza pixkat. Latak.
-Latan?
-Bai, latan.
-Lata haundiyak?
-O ttikiyak, o ttikiyak igual. Uan itten ttuzte kantinatan. Kantina plastiko horiyetan. Jarrizu gatza pixkat, itten dute antxua jarri. Mixi montoika, miñon gero itten zuten kendu ta [garbi] denak banaka, banaka, banaka, jarri ta bota gatza pixkat, gero berriz ere dena antxuak ondo, ondo, ondo jarri, bota gatza pixkat, [gottiño], ze gero itten zuten, salmuera botatzen zuten eta jartzen zuten pisua, zerak itteko, bettigo zerak itteko.
-Harriyak ala zer?
-Bai, harriya o horrela. Taula bat jartzen zuten kantinan zera, ta gero harriya jartzen zuten.
-Gero zanpatu…
-Bai. Ta gero ekartzen dugunian, lan asko du, biño abiyuan jaten dire. Bai. En kanbio atuna ez. Atunak lan gutxiyogo du, atunak pototan jartzian.
-Ta gero nora saltzen zuten, badakizu?
-Zein, antxua ta horiyek?
-Bai.
-Eman itten zittuzten hemendikan.
-Kanpora? Italira ta?
-A, ez dakit nora eramaten zuten.
-Ez dakizu?
-Ez, ez.
-Orduan zu lan askotan ibili zera: sarian ta…
-Fabrikan ta eskabetxian.
-Ta bañistekin ere bai, pìxka bat…
-Bai, pixkat. Arraia partitzen ere ibilliketu naiz bañistekin’e bai, udan. Ta horregatik beti pobre. Beti pobre.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia