Hondarribia (Gipuzkoa)

Aita alargundu eta berriz ezkondu zen

Aita alargundu eta berriz ezkondu zen <p>Zortzi senide ziren, bost ahizpa. Aita alarguna zen, eta emaztearen ahizparekin ezkondu zen gero. Lehen andrea gazterik hil zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zortzi senide ziren, bost ahizpa. Aita alarguna zen, eta emaztearen ahizparekin ezkondu zen gero. Lehen andrea gazterik hil zen.

Transkripzioa

-Ta zuek zenbat senide ziñeten?
-Gu giñen bat, bi, hiru anai eta bost ahizpa. Bat hil zen, biño bost ahizpa bizittu giñen.
-Orduan, zortzi.
-Nere atta zen alarguna, ta esposatu zen gero bere andrian ahizpakin. Ziren bi ahizpak gizon batekin.
-Hori asko pasatzen zen, ezta?
-Bai. Gure aurreko aldian ere bazen, Martxela difunta, harek ere bi gizonak biyek anaiak zittuen. Bai. Ta beste bat bada, Cristina, attak ere bi andre zittuen ta biyek ahizpak. Bai.
-Eta nola hil zen ba, aitan lehenengo andria?
-Oso andre polita zen. Gaztia. Nik ez nuen ezagutzen.
-Gaixotuta?
-Gaixotuta, bai. Orduan, ez baizen uan bezelako medikamentuak eta gauza horiyek eta! Ta nere ama hil zen iya larogehi urtekin. Hura ez dakit, hura oso gazterik hil zen. Zittuen neska-mutillak. Oso gaztiak. Eta gero nere amakin bizitzen ziren. Biyek. Uan dela gutxi hil da koiñata, neria, larogehita hamahiru urtekin. Anaian andria, bai. Fan den hillabetian, bi hillabete gehienez ere hil dela.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia