Getaria (Gipuzkoa)

Emakumeen lana mallako arrainarekin

Emakumeen lana mallako arrainarekin Fabrika txikiak eta bodegak atetik atera zeuden. Italianoak apopilo egoten ziren Rosanean edo Pionean, Italian antxoa oso estimatua zen eta. Arraina etortzean emakumeak ilaran jarri eta saretik burua kenduta otarrara botatzen zuten arraina. Hortik saltzera eramaten zen. Antxoa horrek brilo handiagoa izaten zuen majuran harrapatutakoak baino.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-017-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fabrika txikiak eta bodegak atetik atera zeuden. Italianoak apopilo egoten ziren Rosanean edo Pionean, Italian antxoa oso estimatua zen eta. Arraina etortzean emakumeak ilaran jarri eta saretik burua kenduta otarrara botatzen zuten arraina. Hortik saltzera eramaten zen. Antxoa horrek brilo handiagoa izaten zuen majuran harrapatutakoak baino.

Transkripzioa

- Asko zan, bai. Idxa atetik atea.
- Bai, bai.
- Ta fabrika txikidxak’e, atetik atea.
- Hori bai, ez?
- Bai.
- Bodegak eta?
- Bodegetan jartzen zan antxua, mallan etortzen zan antxoa guztidxa, ba, hor, italianuak etortzen zian ta apopillo jartzen zian Rosanian ta Pelaionian. Bai. Nik haidxek goguan dazkat. Gizon diferentiak beti ikusten giñuzela, italianuak. Eta hoidxek benta juten zian ta gure aita […]: “Aquí viene San Francisco lleno de pescao” ta, bentako listo eoten zian. Ta geo, mallako arrai hori arrai diferentia izaten zan egunez majuan harrapatzen zuenan aldian, e! Porke, saretikan jartzen giñan filan, emakume pillo bat, arranpalian, eta saria luzatzen zan antxoz beteta, ta geo deskabezatzen zan saretikan burua sangratuta, eta otarrea botatzen gendun. Kendu ta otarrea, kendu ta… Geo haura benta juten zan. Ta hori konserban iten zuenian ikusi in behar zan haren koloria zer zan! Plata koloria erteten zun antxo hark!
- Diferentia.
- Bai, diferentia. Baiña brillo batekin! Sangratutakua beste gauza bat. Eta estimaziyua izaten zuan hamengo antxuak Italidxan. Eta etortzen zian epoka horretan antxua itea.
- Ta hori mallakua?
- Mallakua. Eta majuakua’re bai, baiña mallakua zan konpletamente… Zea ematen zuan, brilluan brilluakin, zillarrezkua. Oso… plantxa dana ta oso-oso, oso polita izaten zan. Ta antxoa lanian’e asko ibili gea gu. Udaberridxan beti danok.
- Klaro, ordun emakumiak eta…
- Ta despeskan, txingorretan ta, goizeko bostetan jaiki ta, lau t’arditan jaiki ta, hantxen. Geo ardo goxua ematen ziguen galletakin…
- A, bai?
- …ta hantxen.
- Epeltzeko?
- Pixkat berotzeko o ematen ziguen ta. Holaxe bizi izandu gea, oso bizimou polita zan bestela hamen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia