Antxoa "filetetan"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-058-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Filetetan" nola jartzen zuten arraina. Antxoak denbora asko behar du "kuratzen". Udaberrian egin eta udazken aldera hasten ziren filetetan jartzen. Emakume nagusienek trapuarekin arraina garbitu eta beraiek latetan jartzen zuten oliotan. Antxoak nola garbitzen ziren; burua bakarrik kentzen zitzaien ("zakatza" bertan utzita) eta gainontzekoak fileteak egiterakoan.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Azkue Ibarbia - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ZUM-058/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Ta geo antxobak berriz iten da, bastante denboan eon behar du, hiru bat hillabete o bai […] da. Bueno, segun lana´re nola daon, ta egualdidxak ere zeatzen du. Ta geo berriz, ba, lelengo iten zan trapuan dana. Mahai batian, hamarreko, hamar lagun. Bi emakume hor [zaharrian] eoten zian, bi emakume edadetunak, eta haidxek trapuakin garbitu ahal zuen dana. Bai, egun guztidxan segi garbitzen trapuakin. Eta geo "bota arraidxa!" esaten giñun guk, eta tak!, txorta horrela. O bestela, bandejan bazakaen, beno, bandejan. Tapak izaten zian bandejan. Han luzatzen zigun eta guk berriz garbitu ondo, buztana ebaki, bizkarra iriki trapuakinñ, ya filetia atea eta kutxilluakin ebaki eta… Eukitzen giñun lehenengo honela, montoian, bandejan. Ta geo ya direkto, hasi giñan direkto ya latian sartzen.
- Ta horrek klase diferentiak izango zian, ez?
- Latak. Txikidxo bazan arraidxa, ba, lata txikidxaua. Eske, arraidxa haundidxo baldin bazan, lata haundidxaua. Bai.
- Eta hor ya…
- Hor ya olidxuakin ipiñi, itxi, ta lixto! Ya… Baiño, antxobak denboa asko bihar du zeatzen, kuratzen.
- Ta udaberridxan eiñ…
- In ta, bai… Geo batzuetan Agostuen azkenian-ta ta´re, o atunak fallo eman zula ta bai, baiña gehidxenian udazkenian gauian hasten zan eiten hura. Orduan atuna.
- Eta tripa noiz kentzen da?
- Ez! Garbitzen da diferente. Itxian garbitzen dan bezela ez da garbitzen fabrikan. Iten zako buelta eman buruai ta zakatza… Zuk jakingo dezu, ba, zer dan zakatza? Zuen amak ere iten du ta hala ingo du. Hamen goiko hezur honi, ba, osoikan laga eta ertentzen dunak erten. Ta geo garbitzen danian, berta, […] ta barruan eukitzen du, ez didxo kalteik iten.
- Hori gero.
- Hori gero. Filetia iteakuan kutxilluakin honela zeatu ta tarrata ebaki ta juten da.
- Buruakin bakarrikan. Burua…
- Burua, bai, burua! Heldu horrela goi aldetik eta burua kendu, hegats hura han gelditu didxela. Ta geo hegatsa onena dakaen hoidxek gaiñian, latian, azkenian haidxek ipini.
- A, bai? Politenak.
- Elegantiak. Elegante juteko, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!