Ortiz fabrikako lan-giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-058-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Azkue Ibarbia - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ZUM-058/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Ta nolakua zan Ortizeko, Ortizeneko lana?
- Lana? Ba… broma earrakin ta, hurrengo erritan ta, kantua nahikua!
- Bai?
- Ene! Radidxo batek aiña o gehidxo. Gaiñea zaben emakumiak gu baiño… ba! Gu gaztiak giñan orduan ta, emakumiak earki kantatzen zuenak eta, lehengo kanta zahar danak kantatzen zian. Kantau asko!
- Bertsuak ere bai, edo…?
- Ez, ez. Bertsuak baiño gehidxo, kantatu.
- Ta euskeraz eo erderaz zian?
- Erderaz gehidxo, baiño euskerazkuak ere bai batzuek ibiltzen zian, baiño erderaz gehidxo, ordun dana erderaz.
- Eta, zu, gehidxenbat emakumiak izango zian?
- Bai, gehidxenak emakumiak lanian. Gizasemiak, mutil-koskor batzuk ibiltzen zian gatza karriatzen ta horrela. Ta geo kaldererua ta, latak itxitzen zituna ta, lata montatzen zitunak eta horrela, gizon batzuek. Uan, uan, bueno, uan-uan ez dakit zenbat daben, baiña, geo ya gehidxo eoten zian. Baiño gehidxena beti emakumia.
- Emakumia, eskulana emakumia.
- Bai, emakumiak, bai.
- Eta hamen ingurukuak? Zumaidxa…
- Zumaidxa, Arrua, Zestuatik ere bai etortzen zian. Arruatikan etortzen zan bastante jente. Arrua Goitik´e bai, ta Arrua Errekatik etortzen zan kuadrilla haundidxa, etortzen zian, bai. Bestela… Ta bueno, geo gaiñea Zumaidxan sartu zan jende asko ta orduan, ba, erdaldun asko. Geo in zuna hor, zean, uan zutik daon hori in zun, ta hor ehunetik gora. Bueno, guk geuk ez giñun kontatzen. Han aittona bat eoten zan, beste zeriñik ez zun eukitzen ta, "Zenbat lagun bizitzen zeate?" o "…zaudete hor lanian?" esaten zigun. Ta "Ez deu kontatu". Ta "Nik bai. Ehunetik gora zeate!".
- Hori izan zan gehien…
- Bai, horrela, antxobetan-ta ta… Eske leheno ez zan oan bezela lana iten. Leheno emakumiak arratsaldian´e juten zian lanea. Geo ya seguruak eta hasi zianian, ba, ya diferente. Zortzi ordu behiñipein iñ in bihar seguruak paatu-ta iteko, baiño leheno emakumiak arratsaldian asko juten zian.
- Han hasieran goizian lan, o etxian…
- Itxian in ta geo ya umiak pixkat koskortuta zazkanak o batek bestiai o… Zure izekok´e hantxe juten zian.
- Ze izeko?
- Garbiñe, Manolita eta hamen, Matilde.
- Matilde, bai. Han ibilitakuak.
- Bai! Nahiko parre iten zuen haidxek, gaztien aldamenian jarri ta…
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!