Gazte bi salbatu zituen itsasoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Triniren aitak sokak jartzen zituen hondartzan, itsaso bazterrean, igerian ez zekitenak itsasoan sartu ahal izateko, sokari helduta. Hala ere, batzuetan jendea larri ibiltzen zen itsasoan. Trinik bi gazte atera zituen itsasotik: Oliteko rekete bat (gerran), eta Zumaiako gazte bat.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ZUM-021/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Baiño hor… Hor nik… Bi mutil ateata nao, geo, itsasotik, e!
- Bai? Itotzen?
- Igeridxan ondo nakin nik! Ondo! Geo, nere aittak jartzen zuan batetik bestea bi ez daka zeakin, este, nola da…
- Soka batekin, o?
- Sokakin! Igeridxan ez zekidxenai heldu eta baiñua hartzeko.
- A! Baiña estaka bat lehorrian eta beste estaka bat itsasuan.
- Bai, itsasuan. Beste bi itsasuan. Beno, ba, egun batian, holaxen, itsasertzian neon ta gizaseme bat apuruan, apuruan. Ta ikusi nunian, laga danak, patrikan nezkan txanpon danak galdu nitun, eta atea nun. Ba al dakizu zer zian?
- Zer?
- Reketiak Zumaidxan sartu zianeko eguna! E! Reketiak o…
- Bai.
- …sartu zian eguna. Bat oso gaztia. Ta ikusi nunian jun nitzan saltaka ta atea nun. Orduan sasoia nekan nik! Atea nun ta kitto. Hura Olitekua zan. Eta gehidxo ez det ezer´e jakin. Behin jun giñan, zea, saludatzea, ta ez zion inportantzik bate eman ta kitto, ez dakit gehidxo. Baiño beste bat zumaiarra. Jose Uribe, ez dakit aituko zendun behin ere?
- Ez.
- Hemen bertako semia. Jun bai ederki, itsasuan, ura behera dijuala, ederki igeridxan. Baiño geo etortzeakuan zailla. Ikusi nun ta jun nitzan saltaka, jun nitzan presaka. Itsasua, leheno esan deten bezela, sokai heldua ta. Atea nun uretatikan. Gaur oaindikan ikusten naun bakoitzian besarkada bat eman gabe ez da geatzen!
- Zuk salbatu zendulako.
- Bai. Bestela ittoko zan.
- Jende asko itto al da hor, o?
- Itto, itto, ba, ba…
- Sustua bai, ez?
- Sustuak eman, haundidxak. Itto´re, itto´re bai.
- Ze da, hondartza, itsasua txarra?
- Itsasuak jan ta segituan junda edo, ez dakit nola! Ez dakit, baiño…
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!