Zumaia (Gipuzkoa)

"Triñoneko" bainu beroak itsasoko ur beroarekin III

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Triniren aittittak (Trino Bidasorok) hasi zuen negozioa, gero bere gurasoak eta ondoren Trinik eta bere senarrak. Hondartza ingurua ez da asko aldatu. Kantina oraingo tokian zegoen, Triniren familiaren bainuak ezkerretara eta baineruak beste aldean (toldoak jartzen zituztenak). Triniren familiari "Triñonekuak" esaten zitzaien. Erreumantzako onak ziren bainuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu hasi zala orduan, e, zuen aittitta, Trino.
- Bai.
- Eta gero zuen gurasuak.
- Bai. Gero nere aitta. Eta geo, nere gurasuak jun zianian, ni gelditu nitzan.
- Eta noiz hori, gutxi gorabehera? Noiz hasi ziñan zu ya…
- ¿Cuántos años hace que dejamos la playa?
- (Gizona) Ya no me acuerdo, muchos. Yo no me acuerdo, muchos.
- Veinte sí. Veinte años.
- (Gizona) Hace muchos. Ya ni me acuerdo.
- Hori utzi? Laga ya?
- Laga.
- Eta hartu? Zure gurasuak utzi ta zuk hartu?
- Auskalo! Ez naiz akordatzen!
- Gaztetan?
- Gaztia nitzan orduan ta!
- Eta beste, familiako beste batzuk, izeba, osaba…
- Ez, ez, ez, ez, ez! Geu bakarrik giñan, bai. Zan, hondartza zan… Zekan, udaletxiak zekan kantina. Ta uandikan kantina haura hor dao. Hor daola pentsatzen det, e?
- Bai, bai, bai.
- Eta giñan, beste baiñero bat, tolduak eta zeak jartzen zituna, este, bankuak eta jartzen zituna behian, hondartzan. Eta guk’e jartzen giñuzen. Eta geo gu, hiru, hiru, hiru familia[laxe] giñan, hor lana iten genduan.
- Zeintzuk ziran? Tolduak eta, zeintzuk? Ze familia zan tolduakin zebillena?
- Hara, [izen ez dakit. Esango dizut] ezizena. Xakolekuak.
- […].
- Xaku, Xaku. Asike, gu, Triñonekuak eta bestiak, ez dakit, ez naiz akordatzen.
- Zuek, Triñonekuak.
- Gu, Triñonekuak.
- Zuen baiñuen horrek izenik bazun?
- Ez. Baiño beruak.
- Baiño beruak. Triñoneko baiño beruak.
- Bai.
- Eta zertarako zan ona? Baiñu beruak eta zertarako zian onak?
- Reumentzako.
- Reumantzako.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia