Sagarrak eta errazionamentuko boniatoak okindegira eramaten ziren erretzera
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 23a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ZUM-019/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Eta sagardua? Sagardua eaten zan?
- Bai, sagardua eaten huan, baiña zeian, txotxekua. Saardo gozua gehidxo. Hazi goxua, zea, mustidxua esaten dana. Hamen behian zuan. Parrokidxa… Hamen behintzat gure behian.
- Hamen bertan?
- Bai, parrokixan behera, parrokixan behera. Parrokixa hemen ziok, parrokidxan behera iten zien. Ta lehenbizi mustidxua, ta gozo-gozo hori, ta geo ya, barrikakin txotxetik. Botellakin, botella, gu botellakin juten gitxian.
- Negu partian eta izaten zan.
- Bai, bai. Bai, negu partian, udazkenetik zeara. Eta negu partian’e bestia izaten huan, ya que uan sagarduakin akordatzen naiznen, sagar-erriak. Bandejetan hartu eta panadeira eramaten huan. Gose-denboan’e bahuan pixkat. Sagarra zakanak, sagarra hartu bandejetan, panadeira eraman ta geo, hamabitan o jun, ta sagar-erriak hartu ta itxea.
- Panadeian erreta.
- Panadeian erreta, bai. Zea’re bai. Boniatua’re bai. Boniatua ematen zien, razionamientua zuan, gaiñea. Boniatua’re…
- Hamen ez zan ingo, ez, boniatua?
- Ez, ez. Eman iten zien! Ekarri iten zieneta razionamientuan ematen zien, razionamientuan garai batian. Razionamientua berrogeita hamarrera arte o eon huan, nik hamalau urte nazkala aldea arte, e! Uaindik’e bazekat etxian razionamientoko kartilla.
- Kartilla?
- Bai.
- Eta boniatua orduan…
- Ta, boniatua, ba, patata bezela ematen zien ta erreta jan behar izaten huan, erreta, patata bezela erreta. Panadeian, bandejan eamaten gitxonaun, bandeja ezauna izaten zitxuan, ta geo billa jun ta etxea. Sagarrak bezela, sagar-erriak bezela.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!