1946 ingurutik aurrera koroak dirua batzen zuen ospitalerako
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kanturako ohitura handia zegoen Zumaian eta tabernetan asko kantatzen zen. 1946-47 inguruan koro handi bat bildu eta kantuan ateratzen ziren ospitalerako (zahar-etxerako) dirua batzeko. Hasierako urteetan Andazarrateko tuberkulosoen egoitzarako bildu zuten dirua.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 23a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ZUM-019/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Kantuak tabernetan. Ohitura ona zeon hemen Zumaian. Danak geo, bueno, gu baiño zaharrauak’e bai, gu txikiteuan hasi giñanian leheno danak txakoliña eaten zien hamen. Geo hasi huan hamen txakoliñak –nik ez zekiat ze mierda– bihotzerria ematen zula, hau ematen zula, loguria ematen zula, ta dana galdu ta geo atzea berriz danak txakoliña. Orduan taberna danetan kantatzen huan. Bai, hori bai. Taberna danetan, ba, kantuan gabon zeak… Eta geo bestia, hori ahaztu in zikak gaiñea, tabernetan’e kantau iten huan. Geo koruak ertetzen zian, hori’re bai. Gabon egunian koruak ertetzen zian. Geo hori ya berrogeita… bastante urte, berrogeita seian o ez zekiyat, zazpiyan, zea hasi zan, diru-batzen. Kantuan in, koro handi bat zeatu, eta geo itxietan dirua batzen, guk ospitala esaten ziu, zea, zahar-etxia. Zuluaga lehen esan deu, Zuluagak-eta zeatu zien zea hori, zahar-etxien hori. Ta harako, ba, laguntza bat, dirua batzen. Eta tabernetan’e kantatu iten huan. Kuadrilletan, txikitua edanez, ardua pixkat beti’re hobia, badakik, txapel-gorriya-o, kantuan ta…
- Eta koruak zian ya, elizako korua o bestela, kuadrillak eta zian?
- En jeneal... bai, eliza inguruan juntautakua, txistulaiakin ta zea, baiña bai, bai. A! Ta hasi, gaiñea, hor ez huan in. Gaixki esan diat nik! Ospitala, ez! Lehenbizi hasi huan Andezarretan lau o bost tuber… Andezarreta, Aiatik badakik…
- Bai.
- Iturrioz biria huan.
- Bai.
- Ta hor zuan zea, tuberkulosuen zea bat…
- Ospitala.
- Ospitala, bai. Geroa’re hor eon hitxuan pabelloiak. Diputazidxuak-o jarrita zeola ta zea zeola ta garai bateko... badakik. Ta han zibitian lau o bost bat igual eongo hitxuan. Eta harako laguntza ematen. Ta geo ya zeatu zanian, ya gero hasi hitxuan ospitalea eramaten. Bildutako dirua haiei laguntza o, baakik. Eta behar zunai’re bai, entenditzen? Behartsuak zianai o olidxua o azukria o hau… Caritasek hartu zian hori dana geo, Caritasek hartu zian, entenditzen? Bai. Ta kantuan’e geo, baita…
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!