Zumaia (Gipuzkoa)

San Telmo, San Pankrazio eta Santa Rita, jaiak eta mezak

San Telmo, San Pankrazio eta Santa Rita, jaiak eta mezak San Telmoko zaintzailearen lanak zerrendatzen ditu: garbitu, txukundu, apaizari lagundu, arropak garbitu... Lanik gehiena San Telmo egunean izaten da eta hurrengo igandean, San Telmo bigarrenean. San Pankrazio egunean ere meza izaten zen (maiatzaren 12), eta Santa Rita egunean ere bai. Azken urteotan ez da egiten. Santu horien irudiak ere ermitan daude.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-015-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Telmoko zaintzailearen lanak zerrendatzen ditu: garbitu, txukundu, apaizari lagundu, arropak garbitu... Lanik gehiena San Telmo egunean izaten da eta hurrengo igandean, San Telmo bigarrenean. San Pankrazio egunean ere meza izaten zen (maiatzaren 12), eta Santa Rita egunean ere bai. Azken urteotan ez da egiten. Santu horien irudiak ere ermitan daude.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zaintzaillian, San Telmoko zaintzaillian lana zein izaten da? Zuen lana San Telmon eta…
- (Joxe Migel) Han ze lana izaten dan? Pues, aldaria garbitzia ta txukun eukitzia. Han iten deu urtian behin linpieza jenerala: eliza garbitu, fregatu, […] dana garbitu, pixkat argizaidxa eman eta mantelak plantxatu. Ta gero bere egunian, pues, jantzi eleiza, jantzi eleiza. Eta, pues, geo, pues, apaizak jun... hamabi o hamahiru o hamabost apaiz juten dian, eta meza nausidxa iten due, ur bedeinkatu geo kanpuan ta geo ondoren berriz´e parrokira.
- Parrokira behera.
- (Joxe Migel) Behera. Bai, prosezidxoko parrokira juten dia.
- A!
- (Joxe Migel) Bai. Eta geo izaten da, San Telmo bigarrenian izaten da meza berriz´e. Hau izaten da, nola esaten da, "animien meza" esaten da. Arrantzalientzako meza izaten da.
- Hildako arrantzalian…
- (Joxe Migel) Bai. Eta geo ya [itxita] eoten da, ba.
- (Ana Mari) Leheno izaten zan…
- (Joxe Migel) Egun hortan bakarrik eoten da irikita, San Telmo egunian.
- San Telmo egunian eta […]?
- (Ana Mari) Leheno Santa Rita…
- (Joxe Migel) A! Geo izaten zan San Pankrazio meza.
- Hori noiz da?
- (Joxe Migel) Doce de Mayo izaten da, ba. Eta jende asko juten zan, asko, jende asko.
- (Ana Mari) Eta Santa Rita.
- (Joxe Migel) Eta geo handikan aste betea izaten da Santa Rita eguna, veintitrés de Mayon hori´re. Han gutxidxo juten zian, baiño jende asko juten zan bestela´re. Eta geo sartu zian hemen parrokiko jende hoidxek eta… [habei] in behar zan meza berriz urtero, ta, ya ez, laga in behar zala ta [ez dakit ze ta badakit ze la cosa] ya oain mezik ez dala iten, ez San Pankrazio egunian ez Santa Rita egunian.
- Eta zergatik ospatzen zian Zumaiko San Pankrazio ta Santa Rita ta…
- (Ana Mari) Santuak dauelako bertan!
- (Joxe Migel) Fede asko asko zaken jendiak. Jendiak fede asko.
- (Ana Mari) Fedia jendiak! Aintziñatikan dator hori!
- (Joxe Migel) Fede asko.
- (Ana Mari) Santuak daude eleizan…
- (Joxe Migel) Han zaben. Bi dabe.
- (Ana Mari) … Santa Rita ta zea hoidxek eta orduan nola santuak han dabezen…
- (Joxe Migel) Karo!
- (Ramon) Salbadorak ekarri zitun.
- (Joxe Migel) Bai.
- (Ana Mari) Bai eta ba, meza ateatzen zan. Baiña geo badakizu.
- (Joxe Migel) Urtero ta geo hola in zuen parrokidxak eta…
- (Ana Mari) Geo galaazi hasi in zan beste gauza asko bezela…
- (Joxe Migel) Karo.
- (Ana Mari) …ta meza hoidxek kendu in dia. Kendu in dia meza hoidxek. Eta uan, ba, bodak eta…
- (Joxe Migel) Uain bodak bakarrik.
- (Ana Mari) … bodak bakarrikan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia