Zumaia (Gipuzkoa)

Zuloagaren inguruko kontuak

Zuloagaren inguruko kontuak Zuloaga ez zuten asko ikusten Zumaian kalean. 1944an Zuloagak dagoeneko 74 urte zituen eta beraiek artean gaztetxoak ziren. Ordurako Zuloaga Madrilen asko egoten zen eta udaran bakarrik egoten zen Zumaian. Zumaiako kale batek Juan Belmonte toreroaren izena dauka. Belmonte Zuloagaren laguna izango zela komentatzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zuloaga ez zuten asko ikusten Zumaian kalean. 1944an Zuloagak dagoeneko 74 urte zituen eta beraiek artean gaztetxoak ziren. Ordurako Zuloaga Madrilen asko egoten zen eta udaran bakarrik egoten zen Zumaian. Zumaiako kale batek Juan Belmonte toreroaren izena dauka. Belmonte Zuloagaren laguna izango zela komentatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen, kalian eta, asko ibiltzen zan Zuloaga?
- Ez, ez, ez. Gure goguan, neretzako ya gizon, ya gu mutil koskorrak giñala, pentsa zazu, cuarenta y cuatron nezkan nik hamabi urte, eta hark zezkan hirurogeita hamalau urte. Eta guk ya ez gendun hamen, hori ya kanpuan ta asko, Madriden ta hori ya jarrita zeon. Neretzako pintura ta dana ingo zun horrek Madriden!
- Hemen udaran ta izango zan.
- Udaan ta bere gauzak eta bere zeak ingo zitun, baiña ez horrela, kalian normal. Gu gehidxenok ezautu… gure gurasuak eta ezautuko zuen akaso, baiña guk ez.
- Baiña ez zan kalian eta txikiteuan eta ibiltzen?
- Ez! Ez zan holakua. Pentsatu´re! Gizon formala, ziharo! Formala.
- Ta hor badira beste kale batzuk, holan, torero batzun kaliak eta, badira ez, Zumaidxan?
- Toreruenak.
- Belmonte…
- Juan Belmonte. Juan Belmonte kalia bado Zumaidxan, bai.
- Eta hori hamen ibiltzen zan?
- Juan Belmonte ta lagunak izango zitun zeak, Zuloagak. Oso lagun haundidxak, haundidxak. Hareatikan eongo dia hamen haekin rozatu duenak eongo zian hamen, Juan Belmonte ta habek danak, berekin rozatu zuen lagunak, beriak, bere lagunak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia