Zumaia (Gipuzkoa)

Zuloagari "tercera"ko hileta; hileta-klaseak

Zuloagari "tercera"ko hileta; hileta-klaseak <p>Tiplea zen koroan. Zumaiako ospitalea egiteko dirua jarri zuten Zuloagak eta torero ezagun batzuek. Hori dela eta, 1944an omenaldia egin zitzaion ospitalean bertan eta beraiek abestu egin zuten. Hurrengo urtean hil zen 75 urterekin. "Tercera"-ko entierroa egin omen zitzaion; Zumaian beste inori ez zitzaion halakorik egin eta berak testamentuan hala eskatuko zuela uste du. Entierro-klaseak: primerisima (oso aberatsena), primerakoa (aberatsena), segundakoa (arrunta) eta terzerakoa (pobreena). Jende asko etorri zen Zuloagaren hiletara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tiplea zen koroan. Zumaiako ospitalea egiteko dirua jarri zuten Zuloagak eta torero ezagun batzuek. Hori dela eta, 1944an omenaldia egin zitzaion ospitalean bertan eta beraiek abestu egin zuten. Hurrengo urtean hil zen 75 urterekin. "Tercera"-ko entierroa egin omen zitzaion; Zumaian beste inori ez zitzaion halakorik egin eta berak testamentuan hala eskatuko zuela uste du. Entierro-klaseak: primerisima (oso aberatsena), primerakoa (aberatsena), segundakoa (arrunta) eta terzerakoa (pobreena). Jende asko etorri zen Zuloagaren hiletara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuloaga ta esan dezu, ezautzen dezula, ezautu zendula?
- Zuloaga asko ezautzen gendun guk. Eta ni tiplia nitxan.
- Koruan.
- Koruan tiplia. Tipliak batzuk izaten dia altuak eta bajuak, eta ni bajutik izan naiz ni, beti tiplia. Eta gertatu zan cuarenta y dosian, cuarenta y cuatruan, omenajia. Ospitala, zumaiko ospital haura ezautzen al dezu nun daon? Ba hura iten parte izan zun bai Zuloagak eta geo torero batzuek´e bai, torero famoso batzuek, oaiñ izena momentuan ez naiz akordatzen, baiña torero famosuakin in zuen hoidxek, dirua atea zuen hoidxek ospitala iteko.
- Korridan bat, o…
- Bai, bai, bai, tipo horretan. Ta Zuloagak´e parte izan zun. Eta geo orduan in zitzakon omenajia ospitalian bertan cuarenta y cuatruan omenajia in zitzakon. Ta han giñan gu kantuan. Oso omenaje haundiya in zitzakon. Eta halako batian cuarenta y cincon Madriden zeola, Madriden hil zan Zuloaga, jo ta blast!, egun batetik bestea hil zan. Ta gu, Zuloaga zan guretzako zahar-zahar-zahar-zaharra. Ta orain zer da ta, bere altura harrapatu! Bere urtiak uaiñ!
- Hirurogeita hamabost urtekin edo hil zan, ez?
- Hirurogeita hamabost, hirurogeita hamabostekiñ. Ochocientos setentan jaidxua zan eta novecientos cuarenta y cincon hil zan. Setenta y cinco añosekin hil zan de repente. Ta zan, bueno! Entierruan´e, hantxe giñan gu zeatik entierruak danak gu ibiltzen giñan orduan, tipliak nola giñan.
- Kantuan.
- Ta tertzerakua in zitzakon. Tertzerakua ez zitzakon iñori iten Zumaidxan! Iten zan "primera", "primerisima", "primerisima" izaten zan aberatsa tipo ya izugarridxa, hamaiketan izaten zan hura. Eta mezak eoten zian, altare danetan mezak. Ta akabatzen zuenian meza bat, beste meza… ya, dirua! Ta geo, prailiak eta etortzen zian, ta haidxei in behar izaten zitzakuen gosaia prepaatu. Ta gosaia Xaharreneko… ez zendun zuk ezautuko? Xaharreneko taberna bazan, han bertan, bertan elizan azpidxan, behian. Eta han iten zan hamaiketakua, gosaidxa behintzat han in behar izaten zuen, zea, apaiz hoidxek, etortzen zianak. Gero primerakua, ya jende, jende aberatsa, primerakua, hura hamarretan. Ta han´e meza asko ematen zian. Ta geo normala, zumaiarrak gehidxenak, gu danok geure guraso, familidxetan ta danetan segundako entierrua, betzitan.
- Goizeko bederatzitan.
- Goizeko beatzitan.
- Eta hori ya apaiza bakarra, edo?
- Bai, bai! Earra izaten zan hura´re! Nahikua! Primerak eta hoidxek zian, bueno! Izugarridxak! Ya, nola izaten da, aberatsak esateko mouan. Ta, guk, gure familia dana, danak segundako entierruakin jun dia danak haidxek´e. Jende normala ibiltzen zana dana segundakua. Normala, entierro normala. Ba, tertzerakua in zitzaion Zuloagai bakarrik, beste iñoi´re ez zako in.
- Eta?
- Nonbait beak eukiko zun testamentuan o nononon jarrita, bestela ezin leike! Tertzerakua in zitzakon. Hori…
- Hala nahi zula.
- Bai. Beak ez zun hori hiltzeko astiik izan, hori esateko. Baiña lehendik eskribituta o zeoze eukiko zun hor nononon. Testamentuan o eongo zan apuntauta tertzerakua behar zula entierrua. Ta hori zan bajuena, zanik bajuena. Ta Zuloagai ez zitzakon hori tokatzen. Zuloagai tokatzen zitzakon primera o primerisima. Primerisima tokatzen zitzakon. Baiña beak nahiko zun, ta!
- Eta nun izan zan? Hamen elizan, ta herriko jende guztiak´e parte hartu, ta… Nolakua izan zan?
- Bai, holantxe, herridxan. Orduan, ba al dakizu, jende gehidxegi juteko´re… Lana in behar izaten zan, ta familiarra o zoze tartekua izan ezenian, baiña kanpotik´e jende asko, auskalo eibartikan ta zenbat etorri zan! Eibartarra zan, ta! Famosua zan Zuloaga.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia