Ontziolako lana eta irabazia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ZUM-013/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Ontzigintza , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta, ze iten zenduen?
- Barkuak. Hasi Galizitik… Galizidxa, Asturias, Santander, Bizkaia, Gipuzkua ta Frantzidxa in [gitxiu] barkuak. Ta Ondarroako arrastero parejak´e bai! Parejak izaten zian, ba, bi igualak, arrasteko parejak. Eta hori in deu, barkua, kantidaden in deu barkua.
- Parejak zian bakillautan ibiltzeko, edo?
- Ez, hamentxe, hamentxe. Bazter… Hemen bertako barku koxkorrak! Orduan zianik haundidxenak. Orduan ez zeon barku… Uain barkuak dia, bueno! Eta bi perra haundidxan iten zan lana. Iten gendun… Perraik ez zan ateatzen! Eozeiñen jornal koxkor bat eozein lekutan beitu ta haidxek baiño oindik, esate bateako, gitxidxo. Dirua irabazten hasi giñan ya reparazidxuan hasi giñanian, barkuak reparatzen. Ya laga gendun… Azkenengo barkua in gendun ni ezkondu sesenta y dosian ta sesenta y tresian in gendun azkenengo barkua. "Ana Tere Número Dos", Colindresako. Eta ya laga gendun ta bentaja earra. Geo hasi giñan reparazidxuetan…
- Eta hobeto?
- Ta reparazidxotan orduko honenbeste ta… orduan, orduan mejoratu! Bidxen bitartian ezer ez, gaixki, gaixki. Oso gaixki.
- Eta barkuak iten zian osorik, zuek, hasi ta bukatu o…
- Barkuak dana iten genduzen, zea, burni asuntoik ez, guk egur asuntuan. Baiña egur asuntuan, dana. Ta barkua bota ta askotan bi-hiru hillabetian eon behar izaten zan akabatzen barruko lana, kamarotiak eta in behar izaten zian, ba, lotako lekuak eta danak. Eta barkua, neberak eta. Barkua botatzen zan, ba, lehenbailehen bota. Geo bitartian, montatzen ai zian bitartian, burnikuak, motorrak eta motorreko kaldera makinak. Zeatik orduan, barkuak geatu zian montatu gabe, Getaidxan indakuak eta, motorrik etorri ez. Eta ganbidxatu ez, kaldera eo zeoze sartzea animatu ez, eta barkuak berri-berridxak usteldu izan dia Zumaidxan.
- Bai, e?
- Bai.
- Motorran falta.
- Motorren faltan, ta geo, pauso hoi eman ez. Zeatik kaldera… zeak iten zian, kaldera-makinak hemen Balen ziagan iten zian, kaldera-makina deitzen zitzakon. Ziharo torpia zan konparatzeko motorrakin, baiña… Barkuak usteldu bertan, bertan puskatu barku berridxak, inda, Caxildontzat. Caxildo zan zea zekana fabrika konserba Getaidxan.
- Getaian.
- Eta barku berridxak inda, ta bertan usteldu zian, bertan puskatu zian danak, usteldu danak.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!