Zarautz (Gipuzkoa)

Herritar bati buruzko anekdota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitonak ipuinak kontatzen zizkion. Zarauzko pertsona batzuen ezizenak aipatzen ditu. Haietako bati buruzko anekdota kontatzen du.

Transkripzioa

Ba, ohitura haundiya nun nik, zea, zelebrekeian ta aitonai hola “Aitona, ipurik eta ba al dakizu?”, eta “Bai”. Ta hola, ta halaxen buruan hartuta asko dauzkat. Bueno, Epurdibikonekuak’e bazian Zautzen, Zautz mote haundikuak izan dia: Ipurdibiko, Txarribuztan, Xagua, Otzarretak, Xaraxolak... Danak basarri izenak, nunbait, dana Ayatik eta Aizarnazabaldik, inguru hontatik juntatutakua Zautzen. Errekondo habek danak Aiarrak dia, ba, izatez. Ta hala, Epurdibikoneko hau oso xelebria izan behar zun, ta hala, ardozale pixkat’e bai. Eta leno ohitura haundiya zan gurasuak hiltzian, etxeko maiorezkuei eo etxia animan eunian ta, zeak, responsuak ateatzeko danak zerbait senide guziyak. Ta nola zan etxeko maiorezkua Ipurdibikoneko hori, eman dizkiyoe batek eta bestiak: guztiya errial bana izango zan, baiña igual da, bi pezta eo osatu bazitun’e. Ta ardua gustatzen, ta ze in du? Ba, ardotan gastatu diru hori erresponsuan hori. Eta hala, parrokira eo eliz nagusira emateko palta ta kezka ematen. Baiña, aidanez, bere zeakin iten zun responsuak eo errezuak beak in. Hala, kezka ematen, ta jun da konfesatzea fraile batena, ta esan diyo kezkan zeola. Ta zer zun, ta hola, ta hola, bere senidiak responsuak ateatzeko dirua eman ziyoela, ta oso urri ibiltzen zala hortatik, eta ein zula haiek gastatu, ta ardo pixkat, eo bere arrantxua iten, baiña errezatu in zitula, ta iaber nola in zun, ta patrikan paterna hartu, eta paternosterra errezatzean beste aldea pasa. Ta danak errezatu al zituan, ta “Bai, danak”, oso ondo gaiñez, zea, deboziyo handiyakin... Ta, ba, ez zakala zertan bat’e kezkaik euki berrikan, alegiya, hark errezatu eo frailik errezatu, berdin baliyo zula, ta lasai juteko. Ta hortxe trankildu gizona.

Egilea(k): Arantxa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia