Zumaia (Gipuzkoa)

Baserri bakoitzak angulatarako txalupa eta txalupa uzteko tokia zuen

Baserri bakoitzak angulatarako txalupa eta txalupa uzteko tokia zuen Baserri bakoitzak bere txalupa izaten zuen eta baita txalupa uzteko tokia ere. Oikian Ipiolakoek eta Souzkoek bakarrik zuten txanala, besteak bazterretik ibiltzen ziren arrantzan. Bedua eta San Migelekoak txaluparekin ibiltzen ziren eta bakoitzak bere tokia izaten zuen txalupa uzteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserri bakoitzak bere txalupa izaten zuen eta baita txalupa uzteko tokia ere. Oikian Ipiolakoek eta Souzkoek bakarrik zuten txanala, besteak bazterretik ibiltzen ziren arrantzan. Bedua eta San Migelekoak txaluparekin ibiltzen ziren eta bakoitzak bere tokia izaten zuen txalupa uzteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta txalupa ta, baserri bakoitzak bere txalupa izaten zun? Eta txalupa uzteko toki bat ere bai.
- Bai. Zeure txalupa, zeure… danak beren zea.
- Oikiyan ta hemen San Migelen ta gehienak…
- Oikiyan gutxik eukitzen […] Oikiyan. Ipiolakua ta […tar] hoiek eta besteikan ez huan ibiltzen txanelakin.
- A ez? Bazterretik.
- Bazterretikan.
- Eta txanelakin hamen partekuak, San Migelekuak.
- Bedukuak eta San Migel ta, hemenguak danak. Hemengo sei basarritarrak danak beren txalupak.
- Eta nun lagatzen zian txalupak?
- Erriyo baztarrian, enbarauta.
- Danak batera?
- Zea, bakoitzak bere terreno parian edo Bedua alde hortan hor askotan guk hemen goraguan ta, segun hurrena nola huan. Bi estaka sartu ta lixto!, harekin enbarauta.
- Bi estaka sartu terrenuan ta…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia