Zumaia (Gipuzkoa)

Angulatan txaluparekin eta bahearekin

Angulatan txaluparekin eta bahearekin <p>Mutikotatik ibili izan da angulatan. Boladak egoten omen dira, urte batzutan angula asko eta hurrengoan gutxi. Bera txaluparekin eta bahearekin ibiltzen zen angulatan. Angulatan nola egiten den.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutikotatik ibili izan da angulatan. Boladak egoten omen dira, urte batzutan angula asko eta hurrengoan gutxi. Bera txaluparekin eta bahearekin ibiltzen zen angulatan. Angulatan nola egiten den.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste kontutxo bat. Hamen, angulatan ta asko ingo zan, ez? Hamen inguruan.
- Bai, hoixen.
- Zu´re ibili zea?
- Ibiliko ez niñun, ba!, angulatan, mutil koxkorretatik hasitta.
- A, bai, e?
- Ahal deun arte, ezin deun arte.
- Asko harrapatzen zan hemen?
- Bai, asko. Bolara, urte batzutan zeon… Bolara izaten huan, hiru-lau urtian behetik gora, ta geo berriz´e atzea goittik behera ta, berriz´e gora ta berriz´e behera ta… Zea, alderdi haundiya, beti igual ez. Ta oain, zeak, kriston… Jun dan urtian ta ziharo, tope beheraiño. Iya bate ez dala harrapatzen, esaten zuen. Ta aurreko zeatan, berriz, angula pillua.
- Eta zu nola, nola aritzen ziñan? Txalupakin eo bahiakin o?
- Txalupakin. Txalupakin ta baheakin. Bueno, eskuz. Motorrik gabe.
- Eta nola iten da?
- Sartu hola ta ra!, atea, ta blat!, hustu, ta ra! sartu ta atea ta hustu ta. Bat baldin badao´re hustu in behar. Ta bate ez baldin bada, atzea.
- Atzeaka.
- Atzea in behar.
- Baiña sekreturen bat izango du, ez? Beti, edo…
- Ez!
- … erreka bazterrian edo erdi partian, o…
- Segun nun aplikatzen dan. Batzutan aplikatzen da leku askotan erdittik baldin badator angula, igual baztertu itten dek zean, une batzutan pleimaa zeatzen danian. Ta igual […] ta bestian, korrientia gora baldin badaka, bazterretik gutxi. Pleimaan eo zeatzen danian ordun, zabaltzen danen ordun bazterrea.
- Bazterrea.
- Uain berriz, uain dana motorrakin hasi behetikan ta jata dana eskutik kentzen die! Iya bueltaka motorrak […] ta jata bau! Bazterren daonak… Leheno kriston bazter […] zeatzen nun zean ta hoiek hasi zianian, akabo, dana exkutatu in huan. Alperrik huan ta jutia ta. Hoiek erdiya zijuan angula lehenengo gaiñetik zijuana ta geo berriya zatorrena hondotikan berriz, ta. Dana eskutik kentzen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia