Donostia (Gipuzkoa)

Azkoitian umetako ibilerak

Azkoitian umetako ibilerak <p>Azkoitira joaten zirenean, Urola ibaian aritzen ziren karramarroak, amuarrainak, ezkailuak... arrantzatzen. Eskuz, botilekin eta salabardoarekin aritzen ziren. Presa batean igeri egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-110-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azkoitira joaten zirenean, Urola ibaian aritzen ziren karramarroak, amuarrainak, ezkailuak... arrantzatzen. Eskuz, botilekin eta salabardoarekin aritzen ziren. Presa batean igeri egiten zuten.

Transkripzioa

- Eta Azkoittin, berriz, ba, gehiago zan, ba, arrantzan egittea ibaian, Urola ibaian. Karramarroak ziren orduan Urola ibaian, amorraiak ere bai, ezkaluak asko. Baiña han ibiltzea. Ez det hola haurtzaroko jolasik gogoan.
- Eta arrantzarako ze tresna erabiltzen zenituen?
- Ba, nik osaba nuen oso abilla zala, eskuz harrapatzen zittun angilak. Ezkaluak botillakin, ogi-mamia sartuta, geizki ez banago. Gero salabardoakin karramarroak, baiña eskuz asko, karramarroak eta. Dena den, ni ez nintzen oso trebea, ezta… Azkoittin, gaiñera, han ingurutakoak nere edadekorik ez zegoen. Ni baiño pixkat haunditxoagoak ziren inguruko mutiko-neskak eta, esango nuke, begiratu gehio iten nuela neronek jolastu baiño. Igeri ere egiten genuen han presa baten, Urolan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia