Donostia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak eta Donostiako gizartea

Umetako jolasak eta Donostiako gizartea <p>Polizia eta lapurretara, txorro-morro-piko-tallo-ke! eta beste hainbatera jolasten zuten, beti erdaraz. Easo kalea eta Amara Zaharra langile girokoak ziren, gaztelatik etorritakoak gehien bat. Urbieta ingurukoak burgesiako familiak ziren. Ramonek eta arrebak ez zuten gehiegi kalean jolasten, ez baitzuten beraien girotzat sentitzen. Eskola giroan, kirola izaten zen jolas nagusia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-110-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Polizia eta lapurretara, txorro-morro-piko-tallo-ke! eta beste hainbatera jolasten zuten, beti erdaraz. Easo kalea eta Amara Zaharra langile girokoak ziren, gaztelatik etorritakoak gehien bat. Urbieta ingurukoak burgesiako familiak ziren. Ramonek eta arrebak ez zuten gehiegi kalean jolasten, ez baitzuten beraien girotzat sentitzen. Eskola giroan, kirola izaten zen jolas nagusia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Esango nuke Amara auzoan… Gu, zea, muga baten bizi giñenez, Larramendi kalea orduan, Easo kalea eta Amara Zaharreko… langile giroko kaleak ziren. Esango nuke, immigrante… aspaldidanikoak, baiña immigrante Gaztelatik etorritakoak gehienbat esango nuke zirela. Eta gero, aurreraxeago Urbietak-eta burgesiarekin muga egiten duen puntua esango litzateke zala. Eta gu ez giñan asko ibiltzen kalean jolasean, nere arreba eta ni, esan nahi det. Baziran bai umeak kalean egoten zirenak edo, baiña gu esango nuke beste kultura batekoak giñela-edo, eta ez giñela hainbeste kalean ibiltzen. Ni akordatzen naiz, akordatzen naiz… ez dakit esan dezakedan akordatzen naizela edo esan egin didaten, uste dut akordatzen naizela, kalera atera nitzenean jolastera lehendabiziko egunetan, eskolatik etorri ostean, meriendatu ostean-edo hola izango zan, nik ez nekiela erderaz. Beraz, eskolara jun aurretik zan, oso txikia nitzela. Baiñan, alegia, ez giñen kalean asko ibiltzen. Baziran umeak ibiltzen zirenak. Baiña Urdaneta, Urbieta, Buen Pastor plaza eta hori burgesia txiki giroko jendez osatua zegoen eta jende horrek ez du kalean jolasten, badakizu. Asko babestutako umeak eta abar, ezta? Beraz, jolasak, eskolako jolasak dira, eskolako patioan. Beno, eskolako patioan ez, ematen gintuzten Centenario plaza ingurutara; azkeneko etxea, `Arranoaren etxea´ esaten zitzaion. Etxe hori da… uste dut etxe hortan Aitzol bizi zala. Eta hor dana zera zan, etxerik gabe zan, eta futbol -zelairen bat ere uste det bazala han. Eta han jolasten genuen futbolera eta jolas araututakoetara. Esan nahi det, deportea egiten gendula esan genezake, baiña jolasik horrela ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia