Ramon Saizarbitoria Zabaleta
Donostia (Gipuzkoa) (1944)
Biografia
Donostiako idazle aski ezaguna. Larramendi kalean bizi izan zen umetan. Aita Mutrikukoa zuen eta ama azkoitiarra. Bi senide ziren. Fraide korazonistetan ibili zen eskolan, ez oso gustura. Rikardo Arregirekin hasi zen kultur jardueratan parte hartzen, Zeruko Argian kolaborazioak egiten. Jarrai antzerki taldean ibili zen, baita irratian ere. Baina batez ere literatur jardunarekin eman zuen zeresana: "Egunero hasten delako" liburuarekin (1969) euskal nobelagintza modernizatu zuen; "Ehun metro" eta "Ene Jesus" etorri ziren ondotik, berritzaileak horiek ere. Lur argitaletxearen bultzatzaileetako bat da. 70eko hamarkadaren bukaeran 'Oh Euzkadi' aldizkaria ere sortu zuten Koldo Izagirrek eta biek. Soziologoa da ikasketaz eta ogibidez. Gros auzora ezkondu zen. Etenaldi luze baten ondoren, idazten jarraitu zuen; besteak beste 'Hamaika pauso' eta 'Gorde nazazu lurpean'.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-110 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute