Zumaia (Gipuzkoa)

Josteko zaletasuna; Singer eskuko josteko makina

Josteko zaletasuna; Singer eskuko josteko makina Betidanik gustatu izan zaio jostea, amona ikusita. Eskuko josteko makina zuen amonak, Singer markakoa. 19 urtera arte ez zuen ezagutu hankarekin eragindako josteko makinarik. Amonak eta ahizpak Zarautzen erosi zuten eskuko josteko makina, eta txandaka eskuan eraman omen zuten Errezileraino. Amonaren eskuko makina gordeta omen du oraindik. Beste bi makina ere badauzka Alfa markakoak. Hiru urtez ibili zen josten ikasten: lehenbizi bordatzen, gero sastrearekin Zumaian, eta azkenik Donostian jantzigintzan. Gaur egun, oraindik berak egiten ditu bere arropa gehienak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Betidanik gustatu izan zaio jostea, amona ikusita. Eskuko josteko makina zuen amonak, Singer markakoa. 19 urtera arte ez zuen ezagutu hankarekin eragindako josteko makinarik. Amonak eta ahizpak Zarautzen erosi zuten eskuko josteko makina, eta txandaka eskuan eraman omen zuten Errezileraino. Amonaren eskuko makina gordeta omen du oraindik. Beste bi makina ere badauzka Alfa markakoak. Hiru urtez ibili zen josten ikasten: lehenbizi bordatzen, gero sastrearekin Zumaian, eta azkenik Donostian jantzigintzan. Gaur egun, oraindik berak egiten ditu bere arropa gehienak.

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia