Ea (Bizkaia)

Eskolan sua pizten zuten berotzeko

Eskolan sua pizten zuten berotzeko Natxituko eskolan ibili zen. Hogeita hamazortzi neska-mutil ziren gelan. Neguan sua pizten zuten gelan berotzeko eta dena kez betetzen zen. Neguan hotz handia pasatzen zuten, frakarik ez baitzuten erabiltzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EAA-024-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Natxituko eskolan ibili zen. Hogeita hamazortzi neska-mutil ziren gelan. Neguan sua pizten zuten gelan berotzeko eta dena kez betetzen zen. Neguan hotz handia pasatzen zuten, frakarik ez baitzuten erabiltzen.

Transkripzioa

- Ni umie nazela etorri nitzen. Beti Natxitture. Sei urteaz hasi nitzen Natxittun. Natxittun gu danok.
- Natxittuko eskolan?
- Gu Natxitture jun gara beti, neba-arrebok, danok. Señorita Aurora maistrie. Haixe maistra. Ta ondo, primeran.
-Zelakue zan lehengo eskolie ba?
-Badakizu zemat lagun egoten giñen? Mutil eta neska? Hogeta hamazortzi eta… egoten giñen.
-Eta zelakue zan? Ze akordu dekozu eskolakue?
-Eskolakue nik, eskolakue dekot... ona dekot. Neu ez nitzen lehenengue, ni tarteko bat, besterik ez. Hotza pasaten gendula haundidxe, eta eitten zanien biztu estufie, ataraten zan keiaz, atzera dana ein biher e… [...] Eta gure tiok Urtiatik, Elenan aittittek, eruten eban burdidxen egurre, eta hutsittu baiño ez eban eitten...hasten zan maistrie edo... zaharrena dana edo, hori (sue) eitten, danak bentanak eraindde, egon ezin, danak dardadaka. “Aquello tengo lo que más”. Eta geure bidie, eukitxen gendune, tretxue, hotza, hotzak!, orduen ez zan prakarik be eruten eta…
- Zelan juten ziñien ba, hametik hara?
- Oiñez jun eta etorri eta udan beruek erreten baiña neguen pasaten genduzen hotzak, hori danak esango dotzue. Horretatik ondo baiña... ta baitte hanketatik be, baiña zerik barik, praka barik, ostantzien e honarteko edo holan be bai, zerak, kaltzerdidxek onak eta… hori bai, hori bai, ondo botaten gaittuen. Eneei, gure ama horretan itzela zan, biher dan /bidan/ modokue zan ha andrie. “Limpia y…” Itzela ixen zan ama.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia