Zumaia (Gipuzkoa)

Menda-erratza eta asun-erratza etxeak garbitzeko

Menda-erratza eta asun-erratza etxeak garbitzeko <p>Menda klase asko daude; nolakoak diren. Asko saltzen zen orduan menda-erratza, etxeak garbitzeko eta usaina emateko erabiltzen zen eta. Ohe azpiak garbitzeko erabiltzen zen batez ere. Asunarekin ere erratza egiten zen hautsa biltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-006-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Menda klase asko daude; nolakoak diren. Asko saltzen zen orduan menda-erratza, etxeak garbitzeko eta usaina emateko erabiltzen zen eta. Ohe azpiak garbitzeko erabiltzen zen batez ere. Asunarekin ere erratza egiten zen hautsa biltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai.
- Eta zer dia, menda…?
- Beti... Menda, bai. Menta da hori… menta hainbeste klase dia! Hierbabuena ta [zea ta`re] bai, baiño menda beltxa eta beste menda... terziozpelozko bezelakotxe ostro leun-leuna dun bat, lore more luze bat du hark ere, baiña. Hemen San Miel bidian-ta`re asko dao horrelakua. Baiña menta hori, bueno, ordun garai hartan pff! baita hamen Zumaiako plazan´e ezaututa nao ni menda-erratza saltzen, e! Bittu ta moztu`re... txukun-txukun ekarri ta batek baiño gehiok gustora erosten zittuenak, e! Etxiei hautsak garbitzeko ta.
- Ta usai ona emateko.
- Ta usai ona! Oain goizetik [...] batez, batez. Garbi usai earra hua pasatakuan, e!
- Armairuak-eta garbitzeko ta…
- Armaiyuak baiño gehio izaten zan ohe azpiyak eta armaiyo atzetan-ta itten zan hauts hori. Pipittan-ta kontrako´re ona zala esaten zuen ta. Bai. Holaxen.
- Pixkat desinfekatzeko, ez?
- Bai, bai, hala zan ordun, hala zan. Asuna´re bai erratzan.
- A bai?
- Asunakin ere erratza itten gendun. Itten gendun sorta. Ta hautsa biltzeko ona da asuna`re, ganbarak-eta garbittu bihar zianian ta. Asuna´re ona da, ba,i bai. Holaxen ba.

Egilea(k): Arene Peñagarikano Aldanondo (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia