Benito Etxabe Etxabe
Zumaia (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Artadi auzoko Gorostiagaundi baserrian jaio zen, eta bertan bizi izan da beti. Emaztea ere auzune berekoa du. Baserriko lanetan aritu izan da. Umea zela, Artadi auzoan organo-jotzailea behar zenez, auzoko baserritar guztien artean musika-eskolak ordaindu zizkioten. Artadi auzoko elizan ikasi zuen musika eta organoa jotzen Zumaiako irakasle batekin. Lehenengo irakaslea Nemesio Etxaniz izan zuen. Benito izan da Artadi auzoko organo-jotzailea 60 urtez. Oikian eta Urdanetan ere jo izan du. Angulak harrapatzen ere nabarmendu da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-012 | 2007 | Zumaiako hizkera | Asier Sarasua Aranberri | ||
ZUM-030 | 2005 | Zumaiako toponimia | Xabier Azkue Ibarbia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute