Doktrina derrigorrezko ikasketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 05a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: ZES-031/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Zer joaten zineten, neska eta mutil denak batera?
-Ez, gu eskola hontan ibilli giñan mutillak bakarrikan. Mutillak bakarrik ibili giñan eskola hontan.
-Dotriña ikasten zenuten?
-Bai. Dotriña hori bai. Hori derriorrez. Dotriña, erlijioa, klasia zan bestiak bezelaxe, oiñ, bakizu, oiñ ez dao eta hor dabiltza burrukan, baiña orduan ez, obligatorio. Dotriña bai, eta gero komuniua eitterakuan dotriñakin pasatzen giñan herriko apaizana. Haiek jauna emateko aber bazakizun edo ez zakizun. (...) ez bazakizun dotriña hori ez zizuen ematen, urte hartan komuniuik ez zizuen ematen; hurrengo urterako, ikasi arte.
-Eta dotriña hori euskeraz?
-Ezta. Erderaz, erderaz, erderaz.
-Baina apaiza herrikoa zan.
-Herrikoa zan.
-Euskalduna zan?
-Euskalduna zan. Baiño ez. Ez det uste behintzet. Ez, ez, ez. Orduan ez zan beste zerik. Herriko apaizak eta’re ez zakien, sermoia ere erderaz egin behar izaten zuen eta dana, dana hori zan. Ba hor eskolan ibilli giñan eta gero zeoze gertatu zan. Nik zenbat izango nitun ba, zortzi, bederatzi hamar bat urte-edo ta, zeoze eztabaida gertatu zan udaletxiakin edo zeakin eta, zera hoiek, hermano hoiek alde ein zuen. Eta gero orduan eundoko, iñor billatu eziñik-eta ibilli zien, maixu bat ekarri eta beste bat, eta hola interinuak eta hola ibilli zien eta ezen formalidadeik ez. Nik dakitt hamaika bat urtera aillegau nitzala postura hartan. Gero hura jun zan eta kitto. Gero handikan atzea etxian geldiu eta hantxe etxian lanian.
-Hantxe bukatu zitzaizun?
-Bai, nere eskolak bukatu zien hamaika-hamabi urtekin.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!