Zeberio (Bizkaia)

Erditu eta hamabost egunera "elizara sartzea"

Erditu eta hamabost egunera "elizara sartzea" <p>Zortzi egunen barruan bataiatzen ziren umeak. Hamabost egunera egiten zen "elizara sartzea", ama umearekin etortzen zen mezara. Ez zen egoten, jakina, umearen bataioan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zortzi egunen barruan bataiatzen ziren umeak. Hamabost egunera egiten zen "elizara sartzea", ama umearekin etortzen zen mezara. Ez zen egoten, jakina, umearen bataioan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta semea esan dozula. Bautizoa zelakoa zan lehen?
-Ba, batizau eiten zan, “lo más” zortzi egun tardetan zan. Zortzi egun barruen bautizetan zan umea. Oin igual urtebetean be bautizau barik egoten dire. Baia gure denporan zortzi egunen barruen bautizetan zan. Eta gero hamargarren egunean etorten zan mezara, ba, elixara sartzean umea. Meza entzuten umeagaz, gure dauena e? Gure dauena. Ni etorri nez biekaz e? Gure dauena hori? Ze esaten auden Ama Birjiña ez dakit zenbatkarren denporan etor zala umea elix-urterea eiten, elix-urterea. Eta artean ez euela urten etxeti. Eta guk be ez dekogule urtetarik, eta ba zortzigarren egunean mezara, elexara sartzean umea. Gure deuena e? Gure deuena.
-Eta zu egon ziñen zure semien bautizoan?
-Ez. Zortzi egun baño ez nendun aukin, ez naz ixin kapaz etorten, ez, ez. Zortzi egunean debiltxu egoten da nobera e? Ez, ademas partoa bastante gogorra. Ze nire umeak aukin audien bost kilo. Bastante fastidiaute egon nintzen, bastante.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia