Norbait hiltzean eta jaiotzean, auzokoak elkartu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Norbait hiltzen zenean, iluntzean etxeetara joaten ziren arrosarioa errezatzera. Gauean beti egoten zen norbait hildakoarekin gaubela egiten. Ume bat jaiotzen zenean atsolorrak izaten ziren: inguruko emakume guztiak biltzen ziren, merienda ematen zen eta irrintzika ibiltzen ziren; ahal zuenak oparia edo dirua eramaten zuen. Bataioa zenean ere merienda izaten zen, baina kalean. Bataiora ama ez zen joaten, aita eta aitajaun-amandreak baizik. Elizan sartzea egiteko, ama umearekin joaten zen kandela eskuan zuela.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:03:06
- Erref: URN-001/045
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Etxe barruko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!