Antzuola (Gipuzkoa)

Bataioen inguruko azalpenak; ohitura zaharrak: elizara sartzea

Bataioen inguruko azalpenak; ohitura zaharrak: elizara sartzea <p>Bataioak, ahal izanda behintzat, egunean bertan egiten ziren. Abadeak umea eramaten zuten senideei txokolatea ematen zien. Ezagutu ez zuten ohitura zaharra: ama umea izan eta gogortu arte, ezin zitekeen etxetik atera. Irten beharra bazuen, buruan teila bat ipintzea derrigorrezkoa zuen. Umea bataiatzera nortzuk eramaten zuten. Elizara sartzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bataioak, ahal izanda behintzat, egunean bertan egiten ziren. Abadeak umea eramaten zuten senideei txokolatea ematen zien. Ezagutu ez zuten ohitura zaharra: ama umea izan eta gogortu arte, ezin zitekeen etxetik atera. Irten beharra bazuen, buruan teila bat ipintzea derrigorrezkoa zuen. Umea bataiatzera nortzuk eramaten zuten. Elizara sartzea.

Transkripzioa

- Eta esaten dozu bautizuak eta entierruak eta pagau eitten ziala?
- Bai. Bueno, bautizuak pagau-pagau ez dakit, entierruak bai. Bautizua gero, han be eruten jakon, ba, erregaluak abadiai, eta gero erak emoten zeben txokolatia. Bai, bautizatzera... Orduan egunian bautizatzen zan jeneralmente, [zauen] bezela. Jaiotzen bazan goizian, ba, ya egun bertan jeneral.
- A! Ta egunian bertan?
- Bai, bai, bai. Ahal bazan bai, "cuanto antes". Orduan bai. Eta gero eruten jakon, ba, abadiai orduan be erregalua. Ez dakit [...] izengo zien orduan be, ba, oillua ta arrautzak edo, honek esan dabena. Ta gero han abadian damaikesiak edo kriadiak han juten zianei, umiakin juten zianei, ba --bi lagun edo izengo zien--, txokolatia-edo emoten zotsen.
- Orduan, ama ez zan juango...
- Ez, ez, ez, ke ba! Beste kostunbre bat esaten zeben... guk ez giñuan ezautu., e! Guk ez giñuan ezautu hori. Baiña umia jaio ta gero sartzen zan elizan, e! [...] bada , ba, "Ama birjinaren elizan sartzea", ama saniatzen zanian puskat elizan sartzen zan. Eta ordura arte amak ezin zeiken etxetik urten. Ta urten bihar bazeban, teillia buruan ipinitta. Esaten zeben, e! Hori ni akordau ez naiz itten, baiña esaten zeben.
- Ze zeuan, debekatuta? Osea, pekatua zan etxetik urtetzia?
- Bai, bai, onbre! Onbre! Horixe!
- Eta, orduan, bautizora zeintzuk eruaten zeben umia?
- Bautizora? Ba, padrinua ta madrinia, eta gero, ba, umiakin [zoiarrena], ba, gazte bat, tian bat edo aiztan bat, aman aiztan bat, edo hortaiko. Ta gero, neska txiki bat, pitxartxo baten ur-bedeinkatua eta toallia, umiai ura botatakuan sekatzeko.
- Eta bautizuan gero egoten zan halako ohitturarik, ba, bazkariren bat eitteko edo...?
- Bai, ba, bueno... Segun. Gehixegi ez, baiña bai, zeozer bai. Zeozer bai. Zeatik guk [esaten giñuan]... Orduan guri ez zoskuen emoten, gure denporan be artian, ezebez, saldia ta ezebez, ez dala komeni ta. Eta gero zera, txuletia igual. Eske gaixotasuna ez da hori! Parto bat ez da gaixotasuna! Gaizki pasatzen dozu, baiña gaixotasuna ez da, ta gosia ta dana egoten da. Ta orduan [...] gaixotzen. Baiña bai, bai, itten zan zerbait, meriendia edo basarrixan baldin bazan ta...
- Eta gero, elixara sartze hori zelan izaten zan?
- Elizara sartzia, ba...
- Zenbat egunera edo...?
- Bueno, ba ama gertatzen zanian. Ama gertatzen zanian. Oin bezain azkar ez pentsau gertatzen zanik, e! Oin bigarren egunerako kalian ikusten dozu, baiña orduan ez, e! Orduan...
- Orduan hillebete.
- Hamar egun edo hogei egun igual; hillebeteik ez normalian, baiña hola.
- Eta orduan ze juan bihar izaten zan, elixara umiakin...?
- Bai, bai, umiakin. Umia ta ama, ta gero lagunori ta... Orduan ez dakit ze zeremonixo eitten zotsen. Zeozeren bedeinkaziñon bat edo eingo zotsen abadiak eta, ba, bueno.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia