Antzuola (Gipuzkoa)

Hileta elizkizunak; ohitura zaharrak: gorputzaren aurretik, ogiduna

Hileta elizkizunak; ohitura zaharrak: gorputzaren aurretik, ogiduna <p>Hileta-elizkizunak. Klase desberdinetako hiletak. Ordaindu egin behar izaten ziren. Gorputzaren aurretik, abadearen ondoan, ogiduna joaten zen (buruan otzara batean ogiak eramaten zituen emakumea).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hileta-elizkizunak. Klase desberdinetako hiletak. Ordaindu egin behar izaten ziren. Gorputzaren aurretik, abadearen ondoan, ogiduna joaten zen (buruan otzara batean ogiak eramaten zituen emakumea).

Transkripzioa

- Eta entierruak esaten dozu pagau eitten ziala ta...?
- Entierruak? Bai, bai, pagau eitten zian.
- Ze zian, klase diferentietako entierruak be bazian?
- Bai, lehen primerakuak. Gero bateratu zan, baiña bai, bi klase. Ni be gehixegi ez naiz akordatzen horrekin, baiña pagau itten ziala bai. Entierruak pagau itten zian. Eta juten zan... Oduan manto haundixakin. Manto... Danak gorputz dana hartzen daben mantuekin, senidiak eta. Eta gero, [egoten] zan bat edo bi igual --bat... batzutan bi, beste batzutan bat-- "ogiduna" esaten jakon. Buruan zesto baten ogixa eta gorputzan aurretik haura, abadian onduan. Hori ez dakit ze kostunbre izengo zan! Ta gero hori hari be ez dakit ze eitten jakon be.
- Eta hori zuk ezautu zenduan?
- Bai.
- Eta zein izaten zan? Beti persona...?
- Bueno... ez, ez. Zuk elegitzen dozuna; familixan, ba, "Bueno, ba, ni jungo naiz", ta hori, ez zeben [elejidu be eitten].
- Eta ogixa eruaten zeban?
- Bai, bai, ogixa, ogixa. Ez dakit nun indakua edo ze izengo zan. Etxien eindakua izengo zan. Orduen, klaro, orduen kaletik ogirik-eta ez zan eruaten ta. Basarrikua zanian. Kalekuak be, ba...
- Eta ogi espezialen bat edo...?
- Ez dakit. Ez dot uste ogi espeziala, ogixa.
- Olatak, ez?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia