Hileta-elizkizunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kantuak eta otoitzak berdintsuak izaten ziren hileta-elizkizunetan, baina hilkutxa, koroien eta abadeen kopurua eta abar ezberdinak aberatsa izan ala pobrea izan. Lepoan eramaten zen hilkutxa etxetik ortu-santura.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: ZEB-005/044
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
-Eta entierruetan, danontzat zien entierruek bardiñek?
-Ez, bueno kantuek eta bai baie... kajea ba batzuk hobetxugoak beste batzuk txarragoa. Koroia bat edo bi, hori egoten zan bastante.
-Elizkizune danantzat bardin?
-E?
-Elizkizune?
-Bai. Bai, bueno batzuk aukiten auzen familiarra, auren abadeak, eta igual hemen batek... Hiru egoten zan, horrik hirurok. Lau be egoten zien, baten batek aukiten bauen auren familiartekoa, lau egoten zan igual abadeak. Ostentzean, normalean nire denporan, hiru, hirurek.
-Eta, etxetik ortusantura zelan eroaten zan?
-Lepoan. Eske ez egoan kamiñorik... osea, sorbaldan. Bi aurreti ta bi atzeti. Baia oin danan kamiñoa daoure ta dana da kamiñoagaz.
-Ta nortzuk eroaten eben?
-Auzokoak, zeuk guruzuzenak.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!