Zeberio (Bizkaia)

Umeei jausitako hagina arratoiak eroan

Umeei jausitako hagina arratoiak eroan <p>Ko&ntilde;aka hagineko minarentzat. Umeei hagina ateratzeko fiirutxo (haritxo) batez tira eginda. Gero bazter batean uzten zen arratoitxoak eraman zezan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Koñaka hagineko minarentzat. Umeei hagina ateratzeko fiirutxo (haritxo) batez tira eginda. Gero bazter batean uzten zen arratoitxoak eraman zezan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hagiñeko miñentzat?
-Hagineko miñentzat.... egoten zan koña, koña botaten zan. Hori dala fuertea, baia bardin aukiten gindun mine e? Bueno, gauk... gazteak ixiten gintzen eta guk ez, ze txikiten botaten zien haginek ez deure miñik emoten. Txikiten botaten zien... bueno bai, apurtxu bet loka daoenean klak! atera neuk be in dotsedaz nire umeari.
-A bai?
-Bai. Firutxu bet sartu ta tak! atera. Baia esnekoak esaten direzenak. Firutxu bet holan sartu lodia eta ta! Aitu, aitu zer dauen ama! [...] aurek konturetu orduko tak! zeleien. Baia gero emon behar zan apurtxu bet dirue karameloa erosteko.
-A bai?
-Klaro. Ostean agoa ez deu zabalduten.
-Ta zuen sasoian? Zu umea ziñanean, ze itten zenduen jeusiniko hagiñegaz?
-Hagineko minegaz?
-Hagiña jeusi ta gero ze eitten zan hagin horregaz?
-Ba imini eiten zan, ez dakit /eztait/ eskintxu beten, esaten auen, ba eroaten dau arratoiak
-Baia zu umea ziñenean be bai?
-Bai, bai, bai. Nire umeakaz ez, nigaz be bai abuelak! Ni abuelagaz egon nintzen e? Txikitxurik hasite.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia