Zeberio (Bizkaia)

Artoa eta ogia egiten labean

Artoa eta ogia egiten labean <p>Errotan irina eginda gero, etxean eralgi egiten zen ogia egin aurretik. Labea kanpoan zuten. Labea nola garbitzen zen. Artoa ere egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotan irina eginda gero, etxean eralgi egiten zen ogia egin aurretik. Labea kanpoan zuten. Labea nola garbitzen zen. Artoa ere egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta garia jo ta gero ze eitten zan?
-Gero eroaten zan errotara, eiten zan molidu errotan, etzera ekarri, holan galbahian holan paseu eiten zan, eralgi esaten geutsen, eralgi. Eta gero eiten zan ogia. Egoten zan labadurea. Labadureagaz eiten zan moltzotxua, itxiten zan han apur baten eta gero gure dozun piloa, edo hiru ogi edo lau ogi eiteko.
-Zenbatero eiten zan ogie?
-Lau ogi edo bost ogi astean jateko. Artoa be bai e? artoa be holan e? Artoa ixiten zan apurtxu bet laztxuagoa. "La borona era mucho mas ordinarita".
-Eta labea etze barruen euki zenduen?
-Ez, ez, ez kanpoan, kanpoan, kanpoan etzean kanpoan. Egurregaz eiten zan labea e? egurregaz eiten zan. Gero garbitu eiten zan.
-Orduan labea kanpoan?
-Bai. Egurre ekarten zan basoti, egurre basoti ekarten zan eta labea eiten zan sue eta berotu. Eta gero garbitu eiten zan, holan iñarra bategaz edo moltzo bat ipini, trapoa, eta ur artean busti eta gero bihurtu eta garbituten zan labea ondo botateko artoa edo... Artoa be eiten zan ta ogia be bai.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia