Igitaiaz ira ebakitzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Iratan asko joaten ziren. Igitaiaz ebakitzen zuten. Lan gogorra zen. Kodainaz jarduten zuten gizonek. Eurak igitaiaz multzoa ebaki eta galtzarbera. Gurdian ekartzen zen ira etxera. Gurdia nolakoa zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: ZEB-005/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Eta iretan be joango ziñen?
-A bai! Ire ebaten bai. Jo! eta gero irak batuten pillora... Karran ekarri! ixin ekarri!Biximodue gogorra e? gogorra euki gindun, gogorra gogorra gogorra.
-Ze erabiltzen zenduen ebateko?
-Igitie. Ama nireak kodaiñea baia guk igitie.
-A bai?
-Bai.
-Eta zuek zegaitik?
-Zegaitik kodaiñea? ixiten zan handia eta igitie ixin zen txikia eta geu txikiek eta handie ezin gindun ibili. Ta holan koiu ta hor azpire eta gero moltzotxora.
-Eta hori dana nora, gurdire edo nora?
-Ez, lehelango sikitu eta gero batu eta gero ein montoia eta gero burdira.
-Eta gero hori non gordetan zan?
-Etzean ondoan eiten zan montoia, ganaduakaz ekarrite. Burdien.
-Zelakoa zan burdie?
-Burdie ixin zen karro bat [...] erruda bigez eta gero holango kamea luzea eta sartzean zan ganaduek, holan taketagaz eta buzturriegaz. Eta buzturriek eukiten euen ardian kapea busti ez iteko. eta gero aurrera!
-Eta erroberak eta?
-Bai, erramalakaz estute. Soka, sokeagaz, sokeagaz. Sokea geituten geuntsen. Estuteko burdiko idea. Eske ekarri behar zan urrinetik, etzera ekarteko, eta burdie estu behar zan ondo.
-Baia burdiek errobedak?
-Erruedak erredondoak, baia burdiek eukiten euen holan egur handi bat ezta? eta han egur handien sartzean zian errudak. Errudak ixiten zien oholak eta oholak, untza lodiekaz inde oholak eta gero holan erredondoan eiten zan ojalata bat. Ojalata lodie e? bere ojalata lodie. Eta holan bueltan etorten zan burdia.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!