Zeanuri (Bizkaia)

"Amaren sua berpiztuko dut"

"Amaren sua berpiztuko dut" <p>Amatik datorren pertsona zen. Bere ama, eta gure lurra. Arestiren "Gure aitaren etxea defendituko dut" esaerak balio izan duela, baina lehena eta geroa harrapatzen duena "Amaren sua berpiztuko dut" litzatekeela esaten zuen, geureagoa delako. Joan zaigu baina hemen dago, eta bere pertsona eta teoriak inoiz baino biziago daude.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEA-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amatik datorren pertsona zen. Bere ama, eta gure lurra. Arestiren "Gure aitaren etxea defendituko dut" esaerak balio izan duela, baina lehena eta geroa harrapatzen duena "Amaren sua berpiztuko dut" litzatekeela esaten zuen, geureagoa delako. Joan zaigu baina hemen dago, eta bere pertsona eta teoriak inoiz baino biziago daude.

Transkripzioa

-Eta misterioaz batera amaitzeko, ta Aresti aipatu dot lehen, berak eta biok askotan aipatzen gendun gure amatasuna ta bera amatik, amatik datorren persona zan. Ta ama, berantzat ama dana zan, ama bere ama hortik datorrelako, baina ama lurrak emoten ebana ta gure amatasuna. Eta beti esaten eban: “guk gure pentsakera, gure moduak aldatu behar doguz”. Hau da, Arestirena “Aitaren etxea defendituko dut” horrek balio izen dau, baiña horrek punto batean amaiera behar dau eta joan behar dugu atzerago baiña aurrerago. Eta atzerago joatea da “Amaren sua berpiztuko dut” eta hori da geureagoa da, hori geureagoa da, hor jentea badau, oindio ez dau gertu baiña horra joan behar dogu, aztertzeko euskeratik, geure pentsakeratik, suak daukan indar horretatik eta bilkura horretatik. Eta orduan, hori esatendotzunian holako batek, esaten dozu: “Koño!” Hor zerbait miresgarria da hori ez, misterio hori hor bota dozku Bitorrek eta guk deskubritu deigula. Hori diño berak,eta nik uste dut, bidean jentea asko dago, eskerrak, ba beraren teoriei eta beren pentsakerari jarraipena emoteko ez! Eta hori poztekoa da. Eta pozik egotekoa da, joan jaku baiña hemen dago, Bitor bizi-bizirik dago ta eskerrak. Eta bere teoriak, nik uste, iñoiz baiño biziago dagozela eta iñoz baiño etorkizun handiagoan dagozela.

Egilea(k): Jaione Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia