Plaza Musikako giro ona
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-134-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zarauzko Plaza Musikako kioskoan musika izaten zen, eta jende asko ibiltzen zen dantzan. Aguazilak tokia egin behar izaten zuen jendearentzat. Euria egiten zuenean ere, aterkiarekin dantzatzen zuten. Garai hartan konfiantza handia zegoen elkarren artean. Musikako atsedenaldia zenean, neskak paseoan ibiltzen ziren eta mutilak txikiteoan; neskak ez ziren tabernatan sartzen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2011(e)ko uztailaren 18a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ZAR-134/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
-Jesus Mari: Hemen, musika jotzen zun kioskuan, Plaza Musikan. Orduan banda zeon ta, bi, bi, ta hiru jotzen zituen, ta pieza jotzen zanian neskai txanda eskatu, dantza in. Hurrengo zea jo arte, han in [dik] tontuana iten.
-Pakita: Ta orduan plazan eoten zan jende asko,
-Jesus Mari: Hola plaza, korruan.
-Pakita: Aguazilla ibiltzen zan korrua iten. Jendia bultzatzen jendiantzat tokiya iten.Ta euriya iten bazun guardasolakin, ta dantzan. Ta geo atertzen bazun, kioskuan laga. Baiño lapurtuko zuenikan bat´e bildurrik gabe. Han laga ta geo hurrena jun, ta hartu, ta bat´e zeaik gabe. Ta musika deskantsuan, neskak ibiltzen giñan, atzea ta aurrea Kale Nausiyan: farmazitikan, parrokira, parrokitik zea, adios, adios. Ta hurrena musika hasten zanian berriz´e dantza.
-Ta bitartian mutillak baita ere pasian?
-Jesus Mari: Txikiteuan.
-Pakita: Mutillak hauek txikiteuan. Ez, neskak ibiltzen giñan gehiena. Geo, han baten bat baldin bazan, neskakin nahi o neska-mutillakin, han hitz eiten kuadrillan-ta, zea hori. Baiño han, plazan ta kale nausiyan, ez zeon beste zeaikan, hortxen.
-Ta neskak tabernan sartzia?
-Jesus Mari: Ez! Orduan ez zian sartzen.
-Pakita: Buf! Taberna mutillakin jun ber zenun, bestela sartzen baziñan…
Egilea(k): Asier Egaña Ameztoy (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!