Altzaga (Gipuzkoa)

Dantzara igande arratsaldeetan

Dantzara igande arratsaldeetan <p>Larraitzera asko joaten ziren. Olarraingo soinu-jotzailea igande gehienetan bertan izaten zen. Legorretara ere askotan joaten ziren dantzara. Oinez joaten ziren kuadrillan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALG-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Larraitzera asko joaten ziren. Olarraingo soinu-jotzailea igande gehienetan bertan izaten zen. Legorretara ere askotan joaten ziren dantzara. Oinez joaten ziren kuadrillan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek nun muitzen ziñeten? Altzagan hemen bertan, Gaintzea, Larraitza...?
- Larraitza, horrea asko juten giñen Larraitza gu. Urdun hor Baliarraingoa Felix-eo bazan soiñu jotzaille ona —izatez Gaintzakoa zan, Liernia zeon ezkonduta— eta Larraizko haitz baten punta iyotzen zan ta han jotzen zon.
- Jaiero izaten zan?
- Gehienen bai. Eta geroxon zea´re bai, hurruna hasi zan… Legorretako Jainkone ez dakit badakizun nun daon?
- Ez.
- Legorretako karretara ateata, uain sagardotei bat dao, Aulia eo, hua baiño lehentxeo hantxe. Aurrekalden terraza bat zon ta [hauntza]. Hemendio taka-taka-ta, ta hauntza. Han dantza in ta handik Baliarraindik bueltan gauen hortik mendiz etxea etortzen giñan. Askotan!
- Ilusioa.
- Ilusioa? Bueno! Ez oain bezela, [inbirik ez zan]… [Urbia] jun ber deu ta danak kotxian. Oain oiñez ez daki jendek oaingok ta.
- Zuek kuadrillan juten ziñeten?
- Kuadrillan ibiltzen giñen.
- Lagun asko ziñeten hemendik?
- Bai, kirotxokokin asko eoten giñen ta... badakizu, kintakok’e bost bagiñen. Eta gero gaztetxio-zahartxio ez zan ordun oain bezela... danak alkarrekin ibili, hamabost, dozena bat mutil igual. Ta gero, batenbat andregaiakin zalako, harrek alde iten zon, baiño beste...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia