Beasain (Gipuzkoa)

Dantza lotua egitearren kongregaziotik kanpora

Dantza lotua egitearren kongregaziotik kanpora Bizitzarekiko ikuspegia. Dantza lotua egitea debekatuta zegoen. Dantza lotua egiten zuten neskak "Mariaren alabak" kongragaziotik botatzen zituzten. Beste debeku batzuk.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bizitzarekiko ikuspegia. Dantza lotua egitea debekatuta zegoen. Dantza lotua egiten zuten neskak "Mariaren alabak" kongragaziotik botatzen zituzten. Beste debeku batzuk.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan duzu Kizkitza ta… erromeria politak izaten ziren?
- Bai. Nei hue asko gustatzen zat lehengoa. Nei oaingoa baiño gehio gustatzen zat lehengoa.
- Bai, e?
- Bai. Oain adelanto haundia eongo da ta oin best modu batea dare gauzak, baiño…
- Zelakoa zen lehengo [bizimodua]?
- Guk dantzan dana suelton eitten gendun. Hori… ordun goorregi eiten zuen, e? Agarraon eiten bazan, ba, bueno, Marian alabatatik kanpoa esaten zuen. Eramos… gu giñan “Marian alabak”. Eta gero kanpoa, dantzan agarraon ein ezkeo. Ni neon Beasaiñen neskame. Ni etorri nitzan hamasein bat urtekin-o ta bi urte ein nitun Beasaiñen. Bueno. Hemengo festatan agarraun in non neure launekin —lagunek baneuzken hemen ta— eta batenbatek kontau zion nik hemen agarraon in nola Matxinbentako apaizei. Hurrena ni Matxinbentaa jun nitzenen, ze bronka in zian!
- Esan duzu “Mariaren alabak”…
- “Mariaren alabak”, “Hijas de María”. Ez al dakizu zuk hori?
- Kongregazioa. Bai lehen…
- Kongregaziua. Eske komonio haundia eiten genduneen, egun hartatik izaten giñan gu “Hijas de María”.
- Eta mutillak?
- Mutillak luistarrak.
- Eta kongregazioan zer egiten zenuten?
- Eta hillen behin jauna hartu ber, reglamentua zan kongregaziokoa hillen behin jauna hartzea.
- Beste zerbait egin behar izaten zenuten?
- Bueno, hainbeste gauza in beharko giñuzen… nik ez dakit ze esan. Buf!
- Bazenuten medalla edo horrelako zerbait?
- Zinta, zinta medallakin.
- Ze koloretakoa edo?
- Zinta zan azul celeste, medallakin.
- Eta zinta horren… zinta aldatzen zen edo…? Ez dakit, horrela, dantza… Lehen esan duzuna, adibidez, dantza agarraua egin ezkero zinta zuria ipini edo horrelako kastiguren bat edo ezagutu zenuen?
- Ez, eingo giñuzen apaizak, ba, borratu Marian alabatatik. Ta orduun esango zuen danak: “Hori kanpoa dao, hori kongregaziotik kanpora dao”. Ya esta, eso.
- Gogorrak, e? Orduko…
- Baiño herrin beti izaten die holako zeak eta… ez ziuen uzten guri gona motxak ibiltzen, luzea ibilli bear gendun. Eta eskoteik´e ez. Eskotea´re goraiño itxita, hola, dana. Bueno. Eta ni arteen umea nitzen, baiño neska gazteek bazien orduun herriin, eta ze in die apaizek? Eskote dexente zeukelako o ez dakit nik ze, han neska paren bati o hola komunio… jauna hartzea jun zienen bate ez eman, bate eman gabe pasa. Eskandalok izaten zien, e? Bai. Eta gero ze in zun aittak? Bi alaba hoik hartu ta o(b)ispoana jun. Ta o(b)ispoa ordun, seminarioa ez zeon Donostin, Vitoriin zeon. Vitorin zeon ordun seminarioa. Ta, ordun, o(b)ispoana jun jantzi harekin beakin. Holaxe jun zian, hau hola, hola […] ta jaunik ez zien eman. […] eskandalo!
- Eta obispoak zer esaten zuen edo ze…?
- E?
- Orduan, obispoarengana joan eta…?
- Eta… eakusteatik jantzi harrekin jun ziala ta apaizak ein ziela jauna eman gabe pasa, ez ziela eman.
- Baiña derrigorrezkoa izaten zen obispoarengana joatea edo hori ya…?
- Geo ez dakit zertan geldituko zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia