Elgeta (Gipuzkoa)

Debara hondartzara

Debara hondartzara Debara hondartzara joan zenekoa. Bainujantziak. Erromeriara Arratera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Debara hondartzara joan zenekoa. Bainujantziak. Erromeriara Arratera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Plaiia nun dauen be ez genkiun, Deba nun dauen be ez. Baten fan nitzan, e! Baten fan nitzan eskursiñora.
- Umetan?
- Bai, umetan. Baiña edarra pasau jatan! Bai. Soiñeko bat nekan, ta bera, nere fan biharran fan biharrakin, bidian labanduta fan nitzan lokatza artian, holaxen, paparran gaiñian. Ta buelta ein da atzera negarrez etxera. Fan bihar nitzan Debara eskursiñora Eta Uberan zeuan autobusa. Ta ni basarrittik Uberara juan bihar. Ta amak ifiñi zostan bazkaixa zapata kajan. Zapata kaja baten ifintzen zostan bazkaixa. Eta jantzi neban soiñekua, aldemeneko nere lehengusiña batek erregalautakua, gaiñera. Ondio ikusten nao: zan azul cielua eta ojatxo batzuk eukazen zurixak. Oso politta, kaidiakin ta dotoria neukan. Kuello zuritxuakin ta politta. Baiña haixe nekan bakarrik fateko modukua, bestiak zatartxuak zian. Eta amak ifini bazkarixoi eta banoia abixada guztian autobusoi hartzera, ta eitten dot laban holako lokatza-arte baten, ta faten naiz paparran geiñian. Ta zikintzen naiz paparra. Buelta ein ta atzera etxera, eskursiñora ezin juan ta negarrez. Ta amak soiñekua etara, garbittu, su-onduen --orduan sua, ez zeuan besterik ezer, ta--su onduen ifini, su haundi bat eindda, sikatu ta ondio harrapau ein neban autobusa. Eta itxeitten neri egon zan, porke ikusi eitten niñuen autobusetik aintxitxiketan bidian noiala. Bidian ikusi eitten niñuen eta itxein ein osten. Ta automobillan gaiñian juan nitzan Debara, behia beteta zeuan ta. Automobillan gaiñera euan eskillaria, bai? Ostian eukan autobusak eskillaria. Orduan autobusak eskillariakin [erezen], ta "rrraaa!" ta gaiñera igo notsan ta bai pozik! Beste batzuk be [bazerezen] han, gaiñien. Debara.
- Ta ze inpresiño?
- Baneban nik erretratua be Debakua, baiña bueno...!
- Eta Debara heldu eta ze...?
- Debara heldu eta gero plaiara. Aiii...
- Ta hondartzia ta itsasua ta...
- Bai. Itsasua. Ta ni denporaldixan egon nitzan bildurrakin. Debako plaiak eukan --oin be ez dakit zela dauen, ez naiz fan aspaldixan--, eukan murallatxo bat. Han... zela da ha, txurrerixia esaten gontsana? Txaletxo baten modukua, txurrerixia. Ta haren onduan murallia; plaiiak azkena murallatxo bat. Ta han jarri ta beittu ta beittu. "Etorriko ete dok hori honutzao". Olatuak etortzen zian, ba, "rrrrrraa", ta harutzatxuao geldittu. "Ta hori etorriko balitzok honutzatxuao, zer?" Ta, porsiakaso, petrillan barrukaldetik denporaldixan egon nitzan begira, inpresionauta. "Hori dok... hori da itsasua haundixa! Enee...!" [Han ikusten dana] ta neuri halan pentsatzen jatan ta. Egonaldixa ein, ta gero konfianzia hartu giñuanian, fan aretara ta, ba, hankak busti ta han ibili giñan. Ez naiz akordatzen bañau giñanik. Euki ein bihar da, baiñadorerik ez dao.
- Orduan ez...
- Nik hogei urte neukazenian be, Deban, baiñadoredunik ez zeuan. Fan Debara ta txabolatxo baten beste batzuk usautako bañadoria jazten giñuan. Han egoten zian eseitta, sikatzen. Han polittena pentsatzen dana hartu tenderetian ta jantzi. Ta hori haundi ein ta gero, e! Hori hogei urtekin, e!
- Bai, pentseizu gaztetan... [...]
- Erretratua etara giñuan, frontoi baten etara giñuan erretratua, porke akordatzen naiz, eskillarak, eskillarak, eskillarak, bai? Eta aurreko puntan etzindda nao ni erretratuan, bestiei ez traba eitteko. Ta haretxekin soiñekuakin. Baiña ha baserrixan geldittu zan. Ni ezkondu nitzanian, laga nittuan baserrixan traste guztiak eta ez dosta falta ein. Ta oin akordatzen naiz, harek gaztetako erretratuak. Zenbat lekutan etarata erretratuak...! Erromerixara juaten nitzan guztian! Bai. Arratera be juan nitzan, bederatzi bidar illaran Arrate egunian solteratan. Orduan holakotxe erromerixetara juaten giñazen.
- Bai, hemen inguruan, gaiñera...
- Hemen inguruan.
- Hor, Deban, esan dozu, hondartzan, txabolatxo moduko bat zeuala...
- Bai, egoten zien txabolatxuak. Zereko... egurrezko txabolatxo batzuk egoten zian. Bai.
- Eta gizonen bat egoten zan zaintzen?
- Bai. Gizonak eta emakumiak be bai. Ta harek baiñadoriak alkilau eitten zittuen. Hutsa dirukin alkilatzen zittuen. Eta zu bañau ta lagatzen dozunian, emoten zotsen astinddu bat ta atzera eseitzen zittuen. Soka bat egoten zan txabola batetik bestera, ta han sokan botatzen zittuen sikatzen. Ta hurrengo doianak berak pentsatzen dabena hartu eta jantzi, ta pagau ta holaxe zan orduan. Batak tirantiak luzeegixak, bestiak hau zabal-zabala... Bueno...! Milla personak ibilittako erropak.
- Gogoratzen dozu, sokaren bat-edo zeuan neskak saltoka eitteko itsasuan...?
- Bai, bai, egoten zan sokia. Hari obatuta, bildurra baldin badaukazu, sokia egoten zan, baiña, baiña egoten zan, igual, laurehun metruan be igual, e! Sokia. Bajatzen zanian itsasua ifintzen zeben, itxuria, gogortuta. Ta soka gogor-gogor bat egoten zan ta hari obatuta, bildurra eukanak, haritxi obatuta baiñua. Bai. Ta nik igarixan ikesi ein neban, e!
- A, bai?
- Gero, haundi einddakuan faten giñazen gehixaotan. Nobixotan be bai faten giñazen. Ta gero, ikesi ein neban igarixan, uretan fateko bestian ikesi ein neban. Ta, holan, "a la plancha" egoten be bai, behetik gora begira. Geldi-geldixan, e? Ta zuk arnasia nasai hartu ta egoten bazara, gein-gein-geiñian egoten zara. Ta larritzen hasten bazara, "dzast" sartzen zara barrura. "¡Qué cosa!" E? Nerbiosa jartzen bazara, "dja!" hunditzen da.
- Gorputza, ezta?
- Bai. Eta egoten bazara trankil... Zuk horrek ondo dakixuz, igarixan ondo jakingo dozu ta. Bai. Baiña...
- Esan, esan...
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia